“Ibilbidea Gipuzkoako 2+1 itsasargietan barrena” hitzaldia emango da apirilaren 25ean, ostegunean. Hitzaldia Amaia Kultur Zentroan izango da eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur elkarteko Iñaki García Arnáez izango da hizlaria eta hitzaldia euskaraz izango da.
Hondarribia eta Mutrikuko Saturraran hondartzaren artean doan ibilbide luzeko (GR 121) bidezidorretik bisita egingo dute. GR “Talaia ibilbidea”-ren 2. etapak baleontziak zaintzeko talaia zaharrak zeharkatzen ditu, eta hortik datorkio izena ibilbideari. Itsasoari begira egiten den bide honetan 2+1 itsasargi ikus daitezke: Senokozulua, La Plata eta Santa Klara. Hortaz gain, hainbat hondartza, kala, herri eta auzo ere tartekatzen dira. Azken finean, Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko aukera eskaintzen du.