Jakobi Irun-Bidasoa Donejakue Elkarteak XX. Donejakue Astea antolatu du. Ekitaldiak urriaren 14tik 20ra egingo dira. Ekitaldi gehienak Amaia Kultur Zentroan egingo badira ere, Jakobi elkarteak antolatutako ekintzak hiriko beste leku batzuetara zabalduko dira ere.
Zehazki, hauek dira XX. Donejakue Astearen barruan egingo diren ekitaldiak:
- Urriaren 14an, astelehenean: “VII. Los Caminos de Santiago” argazki lehiaketaren aurkezpena eta irabazleen sari banaketa egingo da. Erakusketa Oiasso Museoko erakusketa aretoan ikusgai egongo da urriaren 14tik 20ra.
- Urriaren 15ean, asteartean 19:30ean: Amaia Kultur Zentroak Anton Pomboren “Historia de la hospitalidad en el Camino de Santiago: ¿Acogida tradicional jacobea o turismo de masas?” hitzaldia hartuko du.
- Urriaren 16an, asteazkenean 19:00etan: Amaia Kultur Zentroak “Bidea (The Way)” dokumentaa emango da. Emilio Estévezek Filmax bidez 2010ean sortutako dokumental honetan parte hartzen duten aktoreetako batzuk Martín Sheen eta Deborah Jara Unger dira.
- Urriaren 17an, ostegunean 19:30ean: Amaia Kultur Zentroan Aitor Puchek : “Vías históricas de paso por Irun, camino a Compostela” hitzaldia emango du.
- Urriaren 18an, ostiralean 19:30ean: Amaia Kultur Zentroak José María Blasen “Hospitalidad en el Camino de Santiago: ayer, hoy y mañana” hitzaldia hartuko du.
- Urriaren 20an, igandean 8:30etik aurrera: Irungo Txistulari Taldeak diana joko du.
Elkartetik antolatutako egitasmo guztien inguruko informazioa Jakobi elkartearen webgunean kontsultatu daiteke.



