
1919ko irailaren 21ean Irunen publikatutako “El Bidasoa” astekariak hiriaren gaurkotasunarekin loturiko gai hugari lantzen ditu. Bugallal-eko kondeari zuzendutako idatzi batekin hariera ematen zaio aldizkariaren zenbaki berri honi, horrela, aduanen funtzionamenduan aldaketak ekarriko dituen drekretu berriaren zentzugabetasuna salatzeko. Ostean, Irungo hiriaren izena erakusten duten kartelak aldatuko direla jakinarazten da, kartel berrietan duela 6 urte hiriari emandako titulu berria agertu dadin. Ondoren, hiriko zinegotzi batzuek letratu bati egindako bisitaren inguruko txutxumutxuakbiltzen dira, jarraian, Carmen Floira sopranoak Irungo Casinoan eskeiniko duen kontzertuaren inguruan hitz egiteko. Casinoaren barnean antolaturiko ekintzekin loturik, talentuz beteriko 10 urteko ume batek eraikin horretan bertan eskainitako musika errezitaldia aipatzen da ere.

Bigarren orrialdean, berriz, Don Francisco Rodriguez y Gal-en heriotzaren berri ematen duen idatzia irakur daiteke. Kirolen atalean Real Union klubeko zuzendaritzako kideei egindako elkarrizketa argitaratzen da hurrengo denboraldiaren inguruko galderekin. Ostean, Oviedoko taldearen kontra jokatutako partiduaren kronika irakur daiteke. “Buzón del Bidasoa” atalean irakurleek aldizkarira idatzitako gutunei erantzuna ematen zaie, horien artean, Santiago auzoko Patronatuaren frontoian azkenaldian sorturiko iskanbilak salatzen dituen gutun bat erantzuten delarik.

RE-LA-MI-DO-k “Tutti contenti” tituluarekin Musika Akademian kurtso berriaren hasierarekin sortu daitezkeen arazoez ohartarazten du testu zabal batean. Arazoen gaia alde batera utzi gabe, higene eta abeltzaintza osasungintzako ikuskatzailearen izendapenaren inguruan sortutako desadostasunen jarraipena egiten da. “Notas Municipales” tituluarkein bildutako udal bilkurako azken erabakiak eta hurrengo egunetarako antzokien programazioa ezagutu ostean, “Ecos de Sociedad” atalak goi klaseetako biztanleriaren nobedadeak biltzen dira. “Noticias” atalean albiste laburren bilduma bat osatzen da, hiriko denden publizitatera bideratutako aldizkariaren azken orrialdearekin “El Bidasoa” aldizkariaren 212. zenbakiari amaiera eman aurretik.