100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten atzo Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatutako Mintzodromoan

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez eta Euskaraldiaren esparruan antolatutako Mintzodromoak arrakasta handia izan du. “Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelopean, hiru hirietako 110 lagunek euskaraz hitz egin ahal izan dute Euskaraldiaz, Bidasoa eta turismoaz, ekonomiaz eta gizarteaz, kirolaz eta beste hainbat gairen inguruan.

Dinamizazio-talde batek hartu du parte topaketan, 4-6 pertsonako taldeak gidatzeko eta mahaien arteko trukeak eta elkarrizketak erraz egin ahal izateko. Testigantza gisa, Txema Olazabalen bideo bat proiektatu da euskaraz, gure kirolaren ordezkari gisa, eta Nerea Arriolaren bakarrizketak.

Jardunaldia amaitzeko, eta Irun eta Hondarribira itzultzeko autobusa hartu aurretik, kafe bat eskaini zaie parte hartzaileei, eta bertan euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izan dute, giro lasaiago batean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude