Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

11735: Mozorro dantzaldia Irungo Kasinoan 1949an.

1922ko martxoaren 5ean argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak garaiko albisteak biltzen ditu. Aldizkariaren lehen artikuluan kirol zelai berria eraikitzeko prozesua hasi dela gogoratzen da, eraikuntza lanak gauzatzeko oraindik inor aurkeztu ez bada ere. Jarraian, Arri fraideak inauteri ospakizunek hirian sortu ohi duten giroaz hitz egiten du. Yole “versos románticos” atalean, “¿Me reconoces?” olerkian amodio ezkutu bati zuzentzen zaio. Aldizkariko kolaboratzaile ohikoa den E.R. etorkizunean hirian eraikitzekoa den kirol zelaiak barneratu beharreko kirol modalitate ezberdinak gogoratzen ditu, aniztasun horrek futbolarentzako eta Real Union taldearentzat onurak izango dituelakoan.

25791: Anakako Etxe Merkeak izenez ezaguna den urbanizazioaren eremuko plazatxoa.

Bigarren orrialdean, “Temas deportivos” atalean Real Union taldeak San Mamesen Athletic garaitu zuela gogoratzen da, partiduaren xehetasunak ematearekin batera, talde irundarraren etorkizuneko erronkak errepasatzeko. Aurreko zenbakietan egin bezala, aldizkariaren 340. zenbakian udalak iragarki berri bat ipini du frontoia eta kirol ekipamendu berria eraikitzeko zelaia erosteko. Kirol kronikan berriro Athletic taldearen aurkako partiduaren xehetasun gehiago ematen dira, hurrengo igandean Real Unioneko Vigoko taldearen aurkako partidua jokatuko duela gogorarazi aurretik. Era berean, “futbolerías” atalean estatuko futbol talde ezagunenen azken partiduetako emaitzak errepasatzen dira.

50306: Lapitze auzoan Lorategi Hiria izeneko familia bakarreko etxeak 1933. urtean.

Aldizkariaren azken aurreko orrialdean, berriz, Irungo kasinoan inauterietan egindako maskara dantzaldia nolakoa izan zen kontatzen da. “De todo un poco” atalean, aldiz, kirol zelaiaren eraikuntzak piztutako zalantzak aipatzen dira; Udal talde berriaren osaketa aipatzen da; hirian etxe merkeak eraikitzeko martxan den ikerketaren berri ematen da. Azkenik, “Notas municipales” eta “Noticias” atal aski ezagunekin ixten da “El Bidasoa” aldizkariaren 340. zenbakia.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude