24. Sagar Eguna ospatuko da igande honetan Ola Sagardotegian

Ola Sagardotegiak 24. Sagar Eguna ospatuko du saigande honetan, irailak 27, sagarrari eta sagardogintzaren tradizioari eskainitako jai-egunean. Goizeko 11:30etik aurrera, bertaratzen direnek sagar erakusketa, txistorra, pitarra, sagardoa eta sasoiko lehen sagar-zuku berria, zizarra, dastatzeko aukera izango dute, haurrentzako jolasekin batera.

Goiz osoan zehar adin guztietarako egitarau zabala garatuko da. 12:00etatik 13:30era haurrentzako aurpegi-margoketak egingo dira. Horrez gain, 12:30etik 13:30era “Sagardoaren Kultura Bidasoan“ liburuaren aurkezpena egingo da, bertsolarien saioarekin girotuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude