Erdialdeko Auzo Elkarteak, Irungo Udalaren babesarekin, ‘2. Abesbatzen Topaketa‘ antolatu du ostiral honetarako, irailak 25. Hiriko musika eta tradizioa herritarrengana hurbiltzea helburu duen hitzordua Aldapeta kaleko plazatxoa 7-9 zenbakien atzean dagoen plazatxoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Aurten, ekitaldiak hiriko bost abesbatza bilduko ditu gune berean: Ametsa Abesbatza, Atzokoak Abesbatza, IGA Abesbatza, Larreaundi Abesbatza eta Nayade Abesbatza. Horiez gain, kultura-eskaintza borobiltzeko, Ondare Kultur Elkarteak eta Kemen Dantza Taldeak ere parte hartuko dute topaketan. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte auzoko plazara gerturatzera, kantu zein dantza emanaldi anitzez osatutako giro atseginaz gozatzeko.



