30 urte daramatza Hamaika enpresak etxebizitzetarako soluzioak eskaintzen

Hamaika enpresak 30 urte daramatza etxebizitzarako soluzioak eskaintzen, nahiz eta ibilbide luze horren barnean saltokiak edo jatetxeak berritzeko bestelako proiektuak gauzatu dituzten. Horrela, etxebizitza batean sortu daitezkeen behar guztiak asetzen dituzte haien zerbitzuen bitartez. Eraberritzeen diseinua egiteaz gainera, obra gauzatzeko beharrezkoak diren baimenen kudeaketaz arduratzen dira, lege irizpide guztiak jarraituz. Haiek egindako diseinuak erakusterako orduan, 3D teknologiaz baliatzen dira, bezeroek emaitza errealak nolakoak izango diren ikusteko aukera izan dezan.

Gremioen koordinazioa
Enpresa martxan jarri zenetik gremioen koordinaketaz arduratzen dira eta horretarako baliabide tekniko eta kalitate berme guztiak dauzkaten arloko profesionalak hautatzen dituzte. “Obraren emaitzez gainera, lana burutzeko prozesu osoari garrantzia ematen diogu guk”, azaldu du Patxi Goikoetxea enpresako gerenteak. Etxeetan matxurak gertatzea saihestezina da, beraz, eskualdeko profesionalekin lan eginez bezeroen deiak azkarrago erantzuteko gaitasuna dute, bertako ekonomia laguntzeaz gainera.

Altzari eta ekipamendua
Etxerako ekipamenduaren salmentan lan egiten dute, zerbitzua eskaintzeko maila nazional zein gertuko ekoizleekin lan egiten dute. Izan ere, sukalde eta komuneko ekipamenduari dagokionez, azkenaldian bertako ekoizleekiko apustu garrantzitsua egiten ari dira eta, horrek, ezustekoen aurrean ebazpen epe laburrekin lan egitea ahalbidetzen die. Ekipamenduan, sukalde eta komunetarako era guztietako altzariak eskaintzen dituzte, merkatuko etxetresna elektrikoen marka nagusiekin lan egiteaz gainera. Hortaz gain, etxeko gainontzeko geletarako altzariak dituzte, hau da, egongela, logelak, terrazak, etab. Gainera, etxeko argiztapenerako soluzioak dauzkate ere. Prozesu guztia osatzeko etxerako dekorazio elementuak lantzen dituzte. Maider Goikoetxea enpresako langilearen hitzetan, “etxe batean beharrezkoa den edozer”.

Denda bat baino gehiago
Hortaz, denda bat izateaz gainera, bezeroen beharrak aztertzen dituzte, ostean, haien neurrira egindako plan bat aurkezteko. Beraz, prezio ezberdinen malgutasunaz aprobetxatzen dira kalitate zein materialekin duten esperientziak bezeroaren aurrekontura moldatzeko aukera ematen dielako. Finantziazio bide malguei esker, bezeroek zerbitzua hobeto egokitzen zaien moduan ordaintzeko aukera dute.

Bezeroak hartzen du erabakia
Bezeroei proposamen eta aurrekontu ezberdinak aurkeztu ostean, bezeroak dira azken erabakia hartzen dutenak. Hamaikan, hobeto bizitzeko soluzioak eskaintzeaz gainera, proiektu bakoitzari arreta berezia eskaintzen diote, hortaz, materialen kalitatea diseinuaren originaltasunarekin elkartzen dute. Beraz, berritze integral baten azterketa egin arren, bezeroak nola eta zein faseetan egin nahi duen hautatu ahalko du. Enpresak bezeroaren asebetetzea bilatzen du zentzu guztietan, bai kalitate zein materialen aldetik, bai jasotako arreta eta zerbitzuari dagokionez.

Jarduera indartzeko plana
Premia biziko zerbitzua izan ez arren, eraberritzea antolatzeko, etorkizunean pentsatzea eta ahalmen ekonomiko minimo bat izatea beharrezkoa da. Pandemiak eragindako beldurraren ondorioz, jendeak erabaki hauetako asko atzeratzeko joera du. Dena dela, konfinamenduaren ondorioz jendeak etxean denbora asko pasa duenez, etxean dauzkan gabezia eta beharrez jabetu da. Horregatik, Hamaikatik etxean eroso egoteko era guztietako soluzioak eskaintzeko prest daude orain arte egin izan duten bezala. Horretarako webgunea zein haien zerbitzu guztiak teknologia berrien funtzionamendura egokiturik dauzkate, egoera ezohiko honen aurrean jendeak etxetik atera gabe haien proiektuen bilakaera jarraitzeko aukera izan dezan.

Hortaz, bi hilabete geldirik egon ondoren, egoera berrira egokitzen saiatu gara, jarduera bultzatzeko plan berri bat prestatuz. Horretarako, administrazioen partetik baliabideak eskuratzen saiatu gara datozen hilabeteetara begira. Sortutako beharraren ondorioz, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat egin behar izan dute eta plan honen bitartez bezeroen konfiantza berreskuratu eta indartu nahi dute berriro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude