Gaur hedabideen aurrean aurkeztu da hiriko 75 urtetik gorakoen Isolamendua eta Narriadura Kognitiboa Prebenitzeko Programaz arduratuko den psikologo berria. Amagoia Caballero da. Aurkezpena “Iraso” adinekoentzako udal-zentro sozialean egin da. Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkaria eta psikologiarekin batera, zerbitzuko hiru erabiltzaile izan dira prentsaurrekoan: Benita Oliveira, Feliciano De la Rosa y Mari Carmen Martinez.
Sandra Caballeroren hitzetan 75 urtetik gorakoen Isolamendua eta Narriadura Kognitiboa Prebenitzeko Programaz hirian pisua duen programa da, hiritarrek oso ondo baloratzen baitute. “Azken finean, kontua da ahalik eta pertsona gehien detektatzea nahigabeko bakardade-egoeretan, gizarte-isolamenduan edo narriadura kognitiboan egon daitezkeenen artean”, azaldu du Gizarte Ongizateko ordezkariak. Horrela, pertsona horiei beren interesekoak izan daitezkeen udal-baliabide eta -programen berri eman nahi zaie, estimulazio kognitiboko tailerretan parte har dezatela errazteaz gainera, nahigabeko bakardadeei aurre egiteko.
Programaren nondik norakoak
Gaur egun, programak 47 erabiltzaile ditu, baina aipagarria da oraindik plaza libreak daudela. Hiru talde nagusi dira programa honen erabiltzaileak: eta hiriko hiru talde nagusiri zuzenduta dago: Irunen bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak, iaztik (2024) bakarrik bizi direnak eta bakarrik bizi, 75 urtetik gora eduki, gizarte-laguntzarik ez eduki eta arloaren arabera beren egoera edo inguruabar bereziengatik arreta behar dutenak.
Programa urtean bi zatitan egiten da urtarriletik ekainera eta uztailetik abendura. Bi fase horietako bakoitzean, Gizarte Ongizate arloa harremanetan jarriko da aldez aurretik, posta bidez, adieraziz programa dinamizatzen duen Amagoia Caballero psikologoa harremanetan jarriko dela berarekin, eta, ondoren, psikologoa telefonoz jarriko da harremanetan programaren berri emateko, eta banakako elkarrizketa pertsonala proposatuko dio, etxean edo etxetik kanpo egiteko, betiere pertsona horrek nahi badu. Elkarrizketetan, dauden udal-baliabideen berri emango zaie, eta bakardadearen eta isolamenduaren adierazleak dituztenei gonbita egingo zaie estimulazio kognitiboko eta trebetasun sozialak sustatzeko tailerretan parte har dezaten. Azkenik, espazio bakoitzean astean ordu eta erdiko tailerrak egingo dira.
Tailerren bidez, estimulazio kognitiboa lantzen da, arreta, kontzentrazioa, hizkuntza, funtzio exekutiboak eta abar lantzen diren jardueren bidez. Halaber, trebetasun sozialak ere landuko dira, erregulazio emozionalean, asertibitatean, komunikazioan, entzute aktiboan, enpatian eta abarretan arreta jarriz.
Adinekoetara hurbiltzeko tailerra
Orain arte, tailer horiek honela egin dira adinekoen zentro sozialetan:
- Palmera Monteron: astelehenero, 10:00etatik 11:30era
- Irason: asteazkenero, 10:00etatik 11:30era.
- Lekaenean: asteazkenero, 12:00etatik 13:30era.
Aurtengo berrikuntza gisa, aipatu behar da urtarriletik aurrera, lehendik egiten ari ziren tailer horiez gain, astean bi tailer gehiago egingo direla bi auzo-elkartetan, honela:
- Artiako auzo-elkartean: asteartero, 10:00etatik 11:30era
- Elitxuko auzo-elkartean: astelehenero, 16:00etatik 17:30era
Amagoia Caballero
Amagoia Caballerok, zerbitzuko psikologo berriak, lan-esperientzia handia du, programa ahalik eta ondoen lantzea ahalbidetuko duena. Psikologian graduatu zen EHUn, eta, ondoren, Amagoiak UNEDen bi master egin zituen; bata, Gerontologian eta Hirugarren Adinekoen Arretan, eta bestea, psikopatologian, esku-hartze klinikoan eta osasunean.



