Lur Alai Squash klubak txapelketa batekin ospatuko du larunbat honetan klubaren 10. urteurrena

Lur Alai Squash klubak 10 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko txapelketa bat antolatu dute abuztuaren 5erako, larunbaterako, lagunarteko txapelketa herrikoi formatuarekin.

Txapelketa larunbat goizean zehar jokatuko da goizeko 9:00ak eta 14:00ak bitartean. Jende guztion parte-hartzea sustatzeko, jokalari bakoitzaren mailara egokitutako taulak osatuko dira, hortaz, neska-mutil gazte, guraso-senide, emakumezkoen eta gizonezkoen taulak sortuko dira.

Squashean jokatzen eta murgiltzen hasteko jarduera bat da, lehiakortasunari garrantzia kendu nahian. Jokalariek behar duten baliabide eta material guztia klubak eskainiko du, eta denek izango dute edatekoa, jatekoa eta baita oparitxoren bat ere.

Izena emateko, jarri harremanetan klubaren ohiko bideen  bitartez: Instagram (@luralaisquash), emailez luralaisquash@gmail.com edo 687976496 telefono zenbakira deituz edo Whatsapez idatziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude