Atzo, abenduaren 13an, ezohiko osoko bilkura egin zen Irungo udaletxean, Cristina Laborda alkate izendatzeko. Gaur, hiriko alkate berriak Tokiko Gobernu Batzarreko kide berrien izendapena sinatu du: Miguel Ángel Páez, Nuria Alzaga, Borja Olazabal eta Sergio Javier Alzaga izango dira batzarkideak. Era berean, Cristina Labordak alkateordeen izendapena sinatu du, eta alkateorde bakoitzaren eskuduntzak banatu, honela:
- Miguel Ángel Páez, lehen alkateordea
Ekonomia eta Ogasuna
Hiri Garapena
Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitza
Hiri Bultzada
Antolakuntza, Administrazio Digitala eta Ekipamenduak
- Nuria Alzaga Martínez, bigarren alkateordea
Kultura
Hezkuntza
Euskara
Gizarte Ongizatea
Balioak, Giza Eskubideak, Garapenerako Lankidetza eta Memoria Demokratikoa
Berdintasuna
- Borja Olazabal Toro, hirugarren alkateordea
Kirolak
Garapen Jasangarria eta Mugikortasuna
Bide Publikoa
Herri Lanak
- Sergio Javier Alzaga, laugarren alkateordea
Gazteria
Herritarren Arreta, Parte Hartzea eta Auzoak
Kontsumoa
Polizia eta Bizikidetza
Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak



