
Txingudiko gazteek Plaiaundi hartuko dute larunbat honetan. 16 urte azpiko taldeak Uribealdea Gatikaren aurka jokatuko du 11:00etan eta 18a urte azpikoak Gaur Logística Ordiziaren bisita jasoko dute 16:00etan.
Gabiria Txingudi/Baztan 16urte azpikoek 2. fasea hasiko du etxean pasa den urteko txapeldunen aurka. Bizkaitarrek 4 partida irabazi dituzte lehenengo 6 jardunaldietan eta ez diote batere erraz jarriko mugako gazteei. 18 urte azpiko Txingudi/Bera Bera gaizki hasi zuen bigarren fasea pasa den astean Logroñon, eta emaitza txukuna egin ahal izateko puntuak lortzen hasi beharko du.



