Genero indarkeria landuko du Gaurko Andreak elkarteak urriaren 24rako antolatutako jardunaldian

“Indakeria matxistak aztertzen: loturak eta errealitateak” izenburuarekin, Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak genero indarkeriari buruzko jardunaldia antolatu du. Urriaren 24an, ostegunean egingo da. Jardunaldiak genero-indarkeriaren inguruan hausnartu eta funtsezko esperientziak partekatzea bilatzen du.

Gaurko Andreak elkarteak antolatutako jardunaldian parte hartu nahi dutenek, izen ematea egiteko hainbat bide erabili ditzakete: Instagram bidez @gaurkoandreak kontura idatzi, gaurkoandreak.irun@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali edo jardunaldiaren eugnean han berta izena ematea, plazak bete arte.

Programazio zabala

Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte luzatuko da goizean. Arratsaldean berriz, 16:00etik 20:00etara ekintzak egingo dira. Goizean zehar hainbat hitzaldi egingo dira, indarkeriaren eraginpean dauden emakumeei laguntzea eta tokiko erakundeekin lankidetzan aritzeko estrategiak bezalako alderdi erabakigarriak jorratuko dituztenak.

Hauek izango dira hitzaldi horietako hizlari nabarmenak: Raquel Miragaya Genero-berdintasuneko goi-mailako teknikaria eta genero-indarkeriaren arretan eta prebentzioan aditua. Aldaketa, genero indarkeriaren eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta ematen dien elkartea. Pilar Carrere Mariren Alabak Elkarteko kideak Emakumeei laguntzeko ikuspegiak eta esperientziak landuko ditu. Teresa Ballester, Somos + Elkartea, Zaragoza, genero-indarkeriak sare sozialetan duen eraginaz hitz egingo du.Chelo Álvarez, Alanna elkartekoa, indarkeriak gazte eta nerabeengan duen eragina jorratuko du.

Hitzaldien ondoren, “Genero indarkeriaren seme-alabak” erakusketa bisitatuko dute, haur eta gazteengan duen eragina aztertuz.

Arratsaldean berriz, Irungo 4. zenbakiko epaitegiko Ane Fadrique andereak gaiari buruzko informazio baliotsua partekatuko du.

Jarraian, Ertzaintzako genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko taldearen eta Bidasoa ESIko genero-indarkeriako 4 profesionalez osatutako diziplinarteko talde bat entzuteko aukera egongo da. Zehazki, Josune Marín Villegas: Bidasoa Ospitaleko larrialdi-zerbitzuko mediku laguntzailea, Bidasoako ESIko genero-indarkeriaren arduraduna, Alba Cristobal Alquezar Dunboa anbulategiko familia-medikua, Carmen Catalina González-Llanos Irún-erdialdeko anbulategiko familia-medikua eta Flor Insua Cadorin Hondarribiko Osasun Zentroko pediatria-zerbitzuko medikua.

Gaurko Andreak elkartetik adierazi dutenez, “goizean landutako gaietan sakontzeko espazio dinamiko bat sortzea espero dugu, jarduera interaktiboekin eta tailer praktikoekin”. Horretarako, jardunaldiak hainbat dinamizatzaile izango ditu: Irene Kastezubi Arellano, Berdintasunerako aholkulari teknikoa eta Tratu Txarren eta Genero Indarkeriaren arloko aditu profesionala, Cristina Bravo Pedroche, genero Indarkeria eta Berdintasun Masterra, irakaslea eta espezialista arlo honetan, Yolanda Extremera Muñoz, arte-sortzailea eta berdintasun-aholkularia, Lorena Pazos Vegas, biologoa, kalitatean aditua, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuneko sustatzailea eta Paula Guerra Lozano Gaurko Andreak Elkarteko GIko aktibista eta erresilientea.

Genero indarkeriaren aurkako borrokan laguntzeko eta espazio seguruak eta lankidetza sareak sortzen lagundu nahi duten horiek, sentsibilizazio-, ikaskuntza-, eztabaida- eta hausnarketa-egun honetan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude