Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan aho batez zuzenketa bat onetsi da Irungo kirol-instalazioen inguruan. Zuzenketa horrek babestu egiten du Udalak joan den urtarrileko osoko bilkuran IAM pabilioiari eta Plaiaundiko pisten lekualdaketari buruz onetsitako mozioa. Beraz, Irungo Udala pozik agertu da gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan hartutako erabakiarekin.
Irungo Udalak, joan den urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, mozio bat onetsi zuen IAM pabilioiari buruz, atletismoko pistak eta errugbi-zelaia Plaiaunditik Txenperenera lekualdatzeari buruz eta hiriko kirol-instalazioak hobetzeari buruz. Mozio hartan, adierazten zen Irun etengabe hazten eta modernizatzen ari dela eta eguneratu eta kirol-azpiegitura berriak hornitu beharra daukala.Mozioan, halaber, inplikatutako administrazioei eskatzen zitzaien IAM pabilioia finantzatzeko konpromiso bat har zezatela urgentziaz, eta Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenperenera lekualdatzeko hitzarmena ere berri zezatela.
Urrats berria
Irungo kirol-instalazio publikoak hobetzeko beste urrats bat. Ondorioz, sei hilabeteko epean bi urrats garrantzitsu berri eman beharko dira. Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, Irungo Udalarekin lankidetzan ari daitezela IAM pabilioi berriaren proiektua aurrera eramateko eta hura garatzeko beharrezkoak diren finantzaketa-konpromisoak hartzeko. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek 1993an sinatu zituzten Lankidetza Hitzarmenak berritu ditzatela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eta gerora Txenperenean kokatuko diren kirol-instalazioen aurreproiektua martxan jar dezatela horrela Plaiaundiko kirol-jarduerak Txenperenera lekualdatzeko eta adostutakoa betetzeko, ingurumena babesteko eta kirol-azpiegiturak hobetzeko konpromisoei erantzute aldera.
Irungo Udalak adierazi du lanean jarraituko duela hiriko proiektu estrategiko horien alde, Irunek aurrera egin dezan eta ekitaldien hiria eta bizitzeko eta lan egiteko hiria izaten jarrai dezan. Horrek guztiak eragin positiboa izaten jarraituko du tokiko ekonomiaren hazkundean, eta baita hiri gisa lurralde-mailan duen posizionamenduan ere.



