Larunbatean Eskubaloi Inklusiboko José Ramón Pérez Suescun Memoriala txapelketa jokatuko da Artalekun

Larunbat honetan, apirilaren 26an, Eskubaloi Inklusiboko José Ramón Pérez Suescun Memoriala txapelketa jokatuko da Artalekun. Txapelketaren II. edizioa izango da. Bertan 4 taldek hartuko dute parte: Beti Onak, Ereintza Izarrak, Zarautz eta Txingudi Echemarrek.  Guztira, 6 partida jokatuko dira 10:30etatik aurrera eta sari banaketa 13: 00ean izango da.

Txingudi Eskubaloia Txapelketa hau urrats txiki bat bezala antolatzen du, hainbat helburu dituelarik. Batetik, oso beharrezkoa baita etorkizunera begira desgaitasuna duten pertsonak kiroletik kanpo uzten dituzten oztopoekin hausteko. Bestetik, kirolaren bidez inklusioa lortzeko helburu nagusiarekin. Izan ere, eskubaloiaren bidez pertsonak gizarteratzea sustatzen dute, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden taldeen problematikari buruz kontzientziatzen lagunduz.

Klubetik azaldu dutenez, “gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu nahi dugu, aniztasuna errespetatuko duena”. Horretarako, jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika bultzatu nahi dute desgaitasunen bat duten eta ez duten pertsonen artean, baldintza berdinetan, mugarik gabe, osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz. Era berean, klubeko jokalari izandako José Ramón Pérez Suescuni egindako omenaldi txiki bat da, Echemar Alai taldearen hasieratik, eta haren oroitzapena eta irribarrea bidelagun dituen proiektu honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude