Urriaren 27ra arte aurkeztu daitezke Gabonetako Merkatuan postua jartzeko eskabideak

Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Sustapeneko arloak jakinarazi du gaur ireki dela Gabonetako Merkatuan dauden saltokietan parte-hartzeko eskabideak aurkezteko epea. Epea zabalik egongo da urriaren 27ra, astelehena arte, azken hau barne. Irunen dauden saltokiek eta Irungo (gainerako artisauek baino lehentasun handiagoa), Bidasoaldeko eta Gipuzkoako artisauek egin ahal izango dute eskaera.

Eskabidea Irungo Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da , HAZn (San Martzial kalea, 2) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarrean dagoen legerian ezarritako edozein bide erabiliz.

Era berean, saltokiek hiru tarte izango dituzte aukeran:

  • 1. tartea: 2025eko abenduaren 12tik 22ra.
  • 2. tartea: 2025eko abenduaren 23tik 2026ko urtarrilaren 5era.
  • 3. tartea: 2025eko abenduaren 12tik 2026ko urtarrilaren 5era.

20 salmenta-postuak hasieran jasotako eskaerekin betetzen ez badira, eskabide berriak aurkezteko bigarren epe bat irekiko da urriaren 30etik azaroaren 7ra bitartean.

Gabonetako Merkatua

2025eko abenduaren 12tik 2026ko urtarrilaren 5era bitarte irekita, Gabonetako Merkatuak bertako artisau eta merkatarientzako jai- eta merkataritza-gune bat sortzea du helburu, Gabonetako denboraldiarekin lotutako produktu eta zerbitzu ugari eskainiz.

Gabonetako gaiak direla eta, azoka hau Gabonetako produktuak edo Gabonetan saldu ohi diren produktuak (Gabonetako ohiko elikadura, Gabonetako jostailuak eta opariak, artisautzako artikuluak eta Gabonetako opariak edo Gabonetako dekorazioa) saltzen dituzten postuak betetzera bideratuta dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude