Cristina Laborda alkateak Irunen ertzain gehiago egotea eskatu du delituen gorakada eteteko

Cristina Laborda Irungo alkateak bere kezka adierazi du Eusko Jaurlaritzak delinkuentziari buruz emandako azken datuak ezagutu ostean. berri izan ondoren. Datu horien arabera, aurtengo urtarriletik irailera bitartean delituen gorakada handiena izan duten herrien artean aurkitzen da Irun. Horregatik, Irunen ertzain gehiago egotea eskatu du alkateak, hiriko segurtasuna indartzeko.

Cristina Labordak azaldu duenez, “Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik dagoela adierazten duten datu publiko horien aurrean, alkate bezala dudan betebeharra, lehenik eta behin, zorrotz aztertzea da, eta hortik aurrera, nire erantzukizuna da irmotasunez eta ausardiaz jardutea, betiere Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradunarekin koordinatuta.

Txostenean jasotzen denez, delitu motari dagokionez , “ia lau puntuko igoera hori, batez ere ondarearen aurkako delituengatik, indarrez egindako lapurretengatik eta ebasketengatik izan da”. Alkateak adierazi duenez, nahiz eta beste arau-hauste mota batzuk murriztu, “datu orokorra ez da ona, eta zenbaki horien atzean dagoen errealitateaz erabat jabetzen naiz “, adierazi du alkateak.

Ertzain gehiagoren eskaria

Cristina Labordak baieztatu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuari zuzenean helarazi diola bere kezka, eta Irunen ertzain gehiago egotea eskatu du. “Nire kezka helarazi diot txosten horrengatik, eta, hori dela eta, ertzain gehiago eskatu dizkiot Eusko Jaurlaritzari”. Alkateak azaldu duenez,  Irun Frantziarekin muga egiten duen hiria denez, konplexutasuna gehitzen dio egoerari. Ondorioz, Irunen dauden pertsonen kopurua bertan bizi direnena baino handiagoa izan ohi da Horregatik, hirian Udaltzaingoarekin egin duten bezala, polizia-errefortzu bat eskatu du, delikunentziari buruzko datuek ematen duten irizpide objektibo horri erantzuteko. “Udal gisa hartzen ari garen neurri eta konpromiso berberak eskatzen dizkiot Eusko Jaurlaritzari”, adierazi du.

Alkateak irundar bezala bizilagune kezkarekin bat egiten dut: “Nire konpromisoa da nire esku dagoen guztia egiten jarraitzea, Irunen bizi garenok seguru sentitzen jarrai dezagun eta bizikidetzak eta lasaitasunak gure errealitatearen eta kaleen parte izaten jarrai dezaten”. Horrela, alkate bezela segurtasuna bere lehentasun nagusietako bat dela azaldu du, eta zeregin horretan egunero lan egiten duela baieztatu du.

Azken neurriak

Alkateak gogorarazi du, Udaltzaingoaren zuzeneko arduraduna izanik, 2022an Udalak Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko Tokiko Ituna jarri zuela martxan, eta ordutik akordio horrek “emaitzak eman dituela”, eta aurten bereziki indartu egin dela neurri berriekin. Azpimarratzen du, Itun hori, batzordeetan egindako lanaren emaitza dela. Batzorde horietan, talde politiko guztiez gain, ostalaritzako, merkataritzako, auzo elkarteetako ordezkariek eta Udaltzaingoko eta Ertzaintzako arduradun nagusiek ere parte hartzen dute.

Neurri berrienen artean, Cristina Labordak nabarmendu du Udaltzaingoaren plantilla pixkanaka handitzen ari dela, eta aho batez berretsi dutela Udalbatzan, 2027ra arte 15 udaltzain gehiagorekin indartuz, aurten 8 plaza berri sortzea barne. “Udalak orain arte ez du inoiz onartu plantilla tamaina horretan handitzea. Udaltzaingoa egungo 104 kideetatik 119ra igaroko da, hau da, % 15eko igoera izango du “, azaldu du.

Ildo horretan, gogorarazi du indartze horrekin batera udaltzaingoaren egituran berrantolaketa bat egingo dela, auzoko eta hurbileko polizia-eredu bat indartzera bideratuta. “Ahalegin hori ekintzetan islatzen da, hitzetatik harago. Kalean polizia gehiago egotearen alde egiten dugu, eta Udaltzaingoari baliabide material gehiago ematearen alde, herritarrek segurtasunaren eta bizikidetzaren arloan helarazten dizkiguten beharrei erantzuteko, Aurrekontu Parte-hartzaileen bidez oraintsu egin berri duten bezala “, azaldu du Labordak.

Alkateak gogorarazi du, halaber, Udalak Segurtasun eta Bizikidetzarako Plan Estrategiko bat izango duela martxan. Plan horrek diagnostiko eguneratu bat izango du oinarri, eta ibilbide-orri bat zehaztuko du, hiriaren benetako premiekin bat datozen erabaki eraginkorrak hartzeko. “Alkate naizen aldetik, egiten ari garen ahalegina azpimarratu nahi dut, bai aurrekontu-zuzkiduran, bai neurri zehatzetan. Eta erantzukizunetik egiten dut, baina baita kezkatik ere, datu horiek ez direlako onak eta konpromisoa areagotzera behartzen gaituztelako “, adierazi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude