Kateako jaiek egitarau zabalarekin jarraituko dute gaurtik aurrera

Kateako jaiek azken txanpari ekingo diote ostegun honetatik aurrera, maiatzaren 17ra bitartean luzatuko den adin guztientzako jardueraz betetako egitarauarekin. Hurrengo egunetan, auzoko elkarteek eta Udalak elkarlanean antolatutako ekintzek jai-giroa eta ohitura herrikoiari eutsiko diote, auzotarren arteko harremanak sustatuz.

Ostegunean, maiatzak 14, musika izango da ardatz nagusia. Arratsaldeko 18:30ean, Irungo Kontserbatorio eta Musika Eskolako Banda profesionalaren eta oinarrizkoaren kontzertua eskainiko da auzoan.

Ostiralean, maiatzaren 15ean, jai-giroa indartu egingo da arratsaldeko lehen ordutik. 17:15ean pregoia eta txupinazo koloretsua egingo dira, eta jarraian, auzoko haur eta gazteentzako merienda, Elatzeta Guraso Elkartearen eskutik. 18:00etan bi ekintza izango dira: Potx magoa 4.0 ikuskizuna eta San Isidro eguneko meza (Arantzazuko Andre Mariaren Parrokia) 19:00 ean, buruhandiak aterako dira kaleetara eta baita Peña Poteo txaranga. Ordu berean, Afro Hauser Patxi & Patxi + gonbidatuak festaren txanda izango da D´Asley tabernan. 19:30ean Kolore festa egingo da eta bertan parte hartzeko zuriz jantzita bertaratzea gomendatu dute Gazte Landetxako antolatzaileek. 20:00ean Pintxo potea egingo da auzoko tabernetan. 21:00etatik aurrera Elatzeta elkarteak Koadrilen afaria hartuko du. Eguna amaitzeko, 21:30 ean Son&Djs eskutik diskofesta antolatu du, Neoizko argi eta margoekin, beraz, jantzi zuria mantentzea gomendatzen dute Gazte Landetxatik eta 23:30etik aurren Son&Djs eskutik diskofestak jarraituko du.

Larunbata, maiatzak 16 Larunbata ekintza ugariko eguna izango da, goizeko 9:00etan Auzoko txistularien dianarekin hasita. 10:30 36. Patata tortilla lehiaketa egingo da AEko arkupetan, Hegazti elkarteak antolatuta.  10:00 Marrazki lehiaketa egingo da 2 eta 10 urte arteko haurrentzat eta egindako marrazkiak astean zehar marrazkiak erakusgarri egongo dira Auzo elkartean. Bazkalorduan, 14:00etan, Herri paellada egingo da, aurretik txartelen salmenta eginez edo egunean bertan, amaitu bitartean. 17:00etan  Danborrada, buruhandiak eta auzoko erraldoien txanda izango da eta, euria ari badu, frontoian ibiliko dira. 18:00etan XXIX Bakailao txapelketa Auzo elkarteko arkupetan Kateko elkarteak antolaturik. 18:00etan Haur Kanutjolasak egingo dituzte Rumi (K-Pop), Baby Shark eta Plutorekin (Gazte Landetxa). 19:00etan berriz, buruhandiak auzo elkartetik aterako dira eta ordu horretatik aurrera Peña Pote txaranga auzoan barrena ibilo da. Gainera, 19:00etan ere Afro Hauser Patxi & Patxi + gobindatuak emanaldia eskaini dute D´Asley  tabernak. Azkenik, 23:00etan Joselu anayak orkestraren eskutik berbena izango da.

Maiatzaren 17a, igandea, auzoko azken festa eguna izango dute Katean.  9:00 Irungo txistularien diana izango da. 10:00etatik aurrera, Bidasoa Atletiko Taldeak  IX Kross Txikia antolatu du eta izen emateak Porcelanasen egingo dira. 10:00etan jubilatuen omenezko meza egingo da, Arantzazuko Andre Mariaren Parrokian. Hori amaitutakoan, 10:30ean salda eskainiko da Kateko elkartearen eskutik Elizako aterpean. 10:45  Toka txiki txapelketa egingo da eliza atzean eta 12:00etan Toka finala, Kateko elkartearen eskutik. Euria egitekotan ekintza Auzo Elkarteko arkupetan egingo da. 12:00etan Irungo Musika Bandaren kontzertua egingo da, euria eginez gero, elizan egingo dena. 14:00etan jubilatuen bazkaria Ongi etorri ostatuan, txartelak aldez aurretik erosi ahalko direlarik.  (txartelak aldez aurretik erosi). 18:00etan berriz Herri kirolen erakustaldia eskainiko dute Arkaitz Etxebestek, Ainitze Zumetak, Ugaitz Mugerzak eta Udane Ostolazak. Azkenik, 19:30ean Muxikoekin agurtuko dira Kateako jaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude