Txingudiko Elkarte Feministak doako laguntza emango du atzerritartasun tramiteak erregularizatzeko

Txingudiko Elkarte Feministak informazio, orientazio eta laguntza zerbitzu berri bat jarri du martxan egoera administratiboa erregularizatu behar duten pertsonentzat. Bizirun elkartearekin elkarlanean, ekimen honek prozesu osoan zeharreko doako laguntza bermatzen du: kasu bakoitzaren balorazioa egiten dute, beharrezko dokumentazioa biltzen laguntzen dute, zaurgarritasun ziurtagiria prestatzen dute eta, azkenik, eskaera telematikoki aurkezten dute.

Elkartetik azaldu dutenez, zerbitzua abiarazi duten lehen asteetan nabaritu dute herritar askok ez dakitela laguntza zaurgarritasun txostena lortzetik harago doala. Helburua pertsonei bidelagun izatea da, tramite konplexuek sortzen duten ziurgabetasuna gutxitzeko eta aholkularitza zuzena eskaintzeko. Arreta guztia doakoa eta konfidentziala dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Zerbitzuaren xehetasunak

Txingudiko Elkarte Feministak zerbitzu hau eskaintzen du asteartetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara, elkarteak Foru kaleko 2. Zenbakiko 1.B solairuan duen egoitzan. Aurretik hitzordua hartzeko, Whatsapp bidez 644 156 147 telefono zenbakian edo txingucolaboracionextranjeria@gmail.com posta elektronikoan egin daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude