Joskintza eta kulturarteko sorkuntza tailerra egingo da asteartean Emakumeen Etxean

 

A selection of African clothes and garments being sold on table

Irungo Emakumeen Etxeak kulturarteko hausnarketa eta sorkuntza tailer bat hartuko du datorren asteartean, maiatzak 26. Ekimena maiatzaren 25ean ospatzen den Afrikaren Egunaren harira antolatu da, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:30era garatuko da. Bakearen aldeko Lankidetza Asanbladak bultzatutako saio honek Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du, eta joskintza izango du ardatz nagusi.

Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek kontuan izan behar dute lekuen kopurua mugatua dela. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman beharko da 944 443 207 telefono zenbakira deituta.

Oihaletatik estereotipoetara

Tailerra Soki Madiel Kibangou (Maddi) artistak dinamizatuko du gaztelaniaz. Sortzaile honek Afrikako diseinu moderno zein tradizionalak Europakoekin fusionatzen ditu. Saioaren helburua afrikar emakumeen eta haien ondorengoen estereotipoak, migrazioa, generoa eta kulturartekotasuna modu ludikoan jorratzea izango da, parte-hartzaileek josteko eskulanak egiten dituzten bitartean.

Dinamizatzaileak lotura estua du Irunekin eta ekintzailetzarekin; izan ere, 2019an Urratsbat saria irabazi zuen, burutzat emakumeak dituzten enpresen kategorian. Bere enpresaren bidez (Maddi Sormena 8), Kongotik eta Senegaldik bidaltzen dizkioten oihal koloretsuekin egindako arropa eta osagarriak saltzen ditu hirian, Afrikako kultura eta alaitasuna Euskadira ekarriz. Bere sorkuntza guztiak amonaren bizipenetan daude inspiratuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude