Unai Amiano pilotaria, B Serieko buruz buruko txapelaren irabazlea

Irungo Udalak harrera instituzionala egin dio gaur, maiatzak 26, Unai Amiano pilotariari, joan den asteburuan B Serieko Buruz Buruko txapela irabazi ostean. Lorpen handi honi esker, kirolari gaztea pilotaren munduan horrelako garaipen bat eskuratzen duen lehen irundarra bihurtu da. Ekitaldia Udaletxeko Areto Nagusian egin da, eta bertan izan dira udalbatza osoa eta Cristina Laborda alkatea buru.

Ekitaldian zehar, Cristina Laborda alkateak Amianoren garaipenaren garrantzia azpimarratu du, kirol esparrutik haratago doan aparteko lorpena dela adieraziz: “gure hiria hain ondo ordezkatzen duten ahaleginaz, iraunkortasunaz eta konpromisoaz ere hitz egiten du”. Alkateak gaineratu du pilotariaren karrera meteorikoa izaten ari dela eta etorkizun oparoa duela aurretik; horregatik, Udalak bide liluragarri honetan laguntzen jarraituko duela hitzeman du, Irun kirolari estuki lotutako hiria dela eta diziplina anitzetan munduan zehar distiratzen duela gogoraraziz.

Ibilbide labur baina oparoa

Unai Amianok 21 urte ditu eta ibilbide oparoa osatu du arlo akademiko eta klubei dagokienez. Bere lehen pausoak Berako pilota klubean eman zituen, ondoren Añorgan jarraitu zuen, eta azken urteak Tolosa Aurrera Pilota Elkartean jokatu ditu. 2025eko irailaren 19an egin zuen debut profesionala, Uranzu Pilotalekuak hartu zuen pilota jaialdi batean. Ordutik, bere hazkundea esponentziala izan da, eta debutatu eta zortzi hilabetera B Serieko Buruz Buruko txapel preziatua janztea lortu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude