Ribera Azokak X. edizioa ospatuko du irailaren 16tik 19ra arte garaikidea eta Bidasoako memoria uztartuz

Irungo Udalak Ribera Azokaren hamargarren edizioaren egitaraua aurkeztu du. Datorren irailaren 16tik 19ra bitartean, Bidasoa ibaiaren ingurua eta hiriko hainbat kultur gune sorkuntza, topaketa eta hausnarketarako eszenatoki bihurtuko dira arte garaikidearen bitartez. Nuria Alzaga Kultura ordezkariak azpimarratu duenez, hamar urteko ibilbide honek erakusten du azokak espazio propio eta erreferentziala finkatu duela Irungo kultur eskaintzan, hiriaren memoriari, mugari eta Bidasoa ibaiari lotutako elementuak erdigunean jarriz.

Egitaraua irailaren 16tik 18ra abiatuko da CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroan, Nagore Legarretak bideratutako “Ibaia ez da toki bat” argazki-tailerrarekin. Ostiralean, hilak 18, azokaren hamarkadako atzera-begirako erakusketa inauguratuko da KEOA Gunean (18:00etan), eta jarraian, Olvido Floresen ikuskizuna taularatuko da Irun Zuzenean aretoan (19:00etan), 1936ko gerraren memoria eta testigantzak gogora ekarriz.

Azoka, ibaiaren ertzean

Santiagoko bidegorrian eta ibai ertzean egingo den larunbateko jardunaldiak (irailak 19) bilduko ditu ekitaldi nagusiak. 10:00etan gosari ireki bat eta mahai-ingurua egingo da azokaren bilakaera aztertzeko eta, bide batez, 2026ko Ribera Beken proiektuen aurrerapenak aurkezteko —Francisco Marise, Eider Rodriguez, Jon Abril eta Asier Gogortzaren eskutik—. Goizean zehar, halaber, Udane Juaristik marraztutako horma-irudia (11:30ean) eta Idoia Lizeagak muga zein ur-naturaren inguruan osatutako instalazio artistikoa (13:30ean) bisitatu ahal izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude