Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak, Adinekoen Zerbitzuaren bidez, eta Artiako Auzo Elkarteak jarduera berriak antolatu dituzte auzoko adinekoentzat: lineako dantza saioak eta oroimena lantzeko tailerra. Bi proposamen hauek Artiako auzo elkartearen lokalean egingo dira (Pío Baroja kalea, 30), ekainean burututako arte-tailerrak izandako erantzun bikainari jarraipena emanez eta adinekoen aktibotasuna zein ongizatea bultzatzeko asmoz.
Lineako dantza ikastaroa irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean eskainiko da, ostegunero, 16:30etik 17:30era. Bestalde, memoria-tailerra irailaren 30ean hasi eta abenduaren 17an amaituko da, asteazkenero, 17:00etatik 18:30era. Izena emateko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik; izen-emateak Artiako Auzo Elkartearen liburutegian egin daitezke astelehen, asteazken eta ostiraletan (17:00etatik 19:00etara), edo WhatsApp bidez mezu bat idatziz 628 99 15 75 telefono-zenbakira.



