Irungo Udalak eta hiriko auzo-elkarteek elkarlanean bultzatutako ‘Auzoetako Kultur Agenda‘ egitasmoaren barruan, Anakako auzoak kultur eta festa eskaintza zabala hartuko du irailaren 11 eta 12ko asteburuan. 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesutik jaiotako ekimen honen helburua kultura Irungo auzo guztietara zabaltzea da, eta asteburu honetako jarduera guztiak Anakako Auzo Elkartearen egoitzan egingo dira (Munnogaina kalea, 46).
Ostiralean, irailak 11, egitaraua 18:00etan abiatuko da “Magia Zaparrada” ikuskizunarekin. Ondoren, 20:30ean, Gorka Aguinagalde aktore eta umoregilearen bakarrizketa izango da, eta ostiraleko jardunaldia amaitzeko Lee Juniorren musika saioaz gozatu ahal izango da 22:00etatik gauerdira bitartean.
Larunbatean, irailak 12, festak 14:00etan jarraituko du paella solidario batekin, eta 15:00etan bingo musikala egingo da. Arratsaldean zehar auzoko toka tirada (16:00) eta Txintxarri txarangaren alaitzea (17:00) izango dira. Egunari zein asteburuari amaiera emateko, musika emanaldiak nagusituko dira, Synergy taldearen kontzertuarekin 20:00etan eta gauerdira arte luzatuko den azken musika saioarekin.



