‘Txarangak Zuzenean’ ekimenak sei musika-talde eta jai-giroa eramango ditu Irungo kaleetara urriaren 3an

Datorren larunbatean, urriak 3, Irungo Udalak eta Peña Poteo txarangakTxarangak Zuzenean‘ ekimenaren edizio berria ospatuko dute. Jaialdi honen bidez, musika eta jai giroa hiriko erdiguneko kale zein plazetara zabalduko dira egun osoan zehar, tokiko zein Estatuko hainbat txokotatik etorritako sei talderen eskutik.

Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak azpimarratu duenez, kultura zuzenean kalera eramateak hiria bizitzaz betetzeaz gain, eragin oso positiboa du tokiko ostalaritzan eta hirigunean, eta eskerrak eman dizkio Peña Poteori egindako lankidetza-lanagatik: “Kultura ere horrela gertatzea nahi dugu: gure kaleetan zehar ibiliz, jendearekin topo eginez eta Irunez gozatuz”.

Egitaraua 12:30ean abiatuko da San Juan eta Urdanibia plazen inguruan, Peña Poteo, Pasai Txaranga (Pasaia) eta El Despiste (Sestao) taldeen saioekin 14:30era arte. Arratsaldean, musika 17:00etan itzuliko da Segoviatik iritsitako La Huevera taldearekin (20:00ak arte), eta ondoren Nafarroako Aburrecalles txarangak hartuko du txanda 22:00ak arte.

Gauean, jaiak San Juan plazan jarraituko du Huecco abeslariaren kontzertuarekin, Irun Zuzenean zikloaren barruan. Musikak ez du etenik izango, 00:00etatik 02:00ak arte Madrildik etorritako New Tocados taldeak emango baitio amaiera borobila jardunaldiari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude