ACUBIk hipoteka gastuekin loturiko informazio jardunaldi bat antolatu urriaren 25erako, hurrengo asteazkenerako. Hitzaldia Palmera Montero guneko 2. aretoan egingo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Azken hilabeteetan kontsumitzaile asko hurbildu dira ACUBIren bulegoetara, hipotekak formalizatzeko gastuak itzultzeko eskatzeko beren banketxera erreklamazio bat aurkeztera.
Gogoan izan behar da hipoteka eratzeko gastuek, eta, bereziki, horiek kontsumitzaile/bezeroaren eta banketxearen artean banatzeak, prozesu judizial asko eragin dituztela azken urteotan, eta, azkenik, Auzitegi Gorenak erabaki zuela gastu horiek banku-erakundeak ordaindu behar dituela.
Informazio-jardunaldi honetan gastu horiek erreklamatu ahal izateko prozesua azaldu nahi diegu kontsumitzaileei; izan ere, kontsumitzaileek notariotzako gastuaren % 50 eta tasazioaren, gestoriaren eta erregistroaren gastuaren % 100 itzultzeko eskubidea dute, bai eta faktura bakoitzaren interesak ere, kontsumitzaileak ordaindu zituenetik banketxeak itzuli arte.
Era berean, informazio-jardunaldi hau baliatu nahi dute erreklamazioa banketxeari aurkeztu dioten kontsumitzaileei azaltzeko banketxeak ez diela erantzun, edo ez dizkiela hipotekaren gastuak ordaindu nahi, edo ez dizkiela dagozkien interesak ordaintzen, eta abar, zer urrats egin behar diren erreklamazio-prozedura horrekin jarraitzeko.



