“Adour-Bidasoa” XXXIV. Margo Lehiaketarako obrak jasotzen hasi da

Gaur ireki da Adour-Bidasoa XXXIV. Margo Lehiaketarako lanak jasotzeko epea. Lehiaketa honen helburua artearen sorkuntza bultzatzea da. Lanak Amaia Kultur Zentroan entregatu beharko dira abuztuaren 21a baino lehen.

Lehiaketa 18 urtetik gorako edonorentzat irekita dago, nazionalitate edo bizileku mugarik gabe. Dena den, aurreko bi edizioetan lehenengo saria irabazi zutenek ezingo dute lanik aurkeztu. Lehiaketaren aurreko bi edizioetako batean lehenengo saria lortu duten artistek ezin

Aurkeztutako lanek originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketaren batean saririk jaso gabekoak izan beharko dute. Gaiari dagokionez, librea izango da, eta teknikari dagokionez, edozein teknika bisual erabil daiteke, betiere bi dimentsioko euskarri baten gainean egina baldin bada. Obren neurriak 80 cm eta 150 cm artekoak izan behar dira alde bakoitzean, markoa kontuan hartu gabe. Lanak bastidore baten gainean edo euskarri zurrun batean aurkeztu behar dira, eta ez dute marko handirik eduki behar; gehienez ere 2 cm-ko egurrezko zerrenda sinple bat.

Lanak aurkezteko ordutegia honakoa izango da: 18:00etatik 21:00etara abuztuak 12, 13, 14, 16, 18, 19, 20 eta 2, 10:00etatik 14:00etara abuztuaren 17an, igandean. Abuztuaren 15ean, ostiralean, zentroa itxita egongo da. Posta edo mezularitza bidez bidalitako lanek irailaren 21a baino lehen iritsi beharko dute Amaia Kultur Zentrora.

Sariak

Lehenengo saria 2.500,00 eurokoa izango da. Irabazlearen lana Irungo Udalaren Margo Ondarearen bildumara gehituko da. Epaimahaiaren Sari Berezia 500,00 eurokoa izango da eta teknika edo adierazpen plastiko bereziak dituen lan batentzat izango da. Artista Gaztearen sariak 500,00 eurokoa 30 urtetik beherako artista baten lan onena sarituko du.  Diplomei dagokienez, gehienez ere hiru diploma emango dira, epaimahaiak aipamen berezia ematen dien lanei.

Epaimahaia arte munduko bost ordezkarik osatuko dute. Lehiaketarako aukeratutako lanak erakusketa batean egongo dira ikusgai Amaia Kultur Zentroan 2025eko irailaren 12tik urriaren 5era. Sarien banaketa irailaren 12an izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude