Kultura arloak 2022ko Adour-Bidasoa pintura-lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu. Erakusketa irailaren 16an irekiko da, asteazkenarekin, iluntzeko 19:00etan. Sariketaren XXXI. edizio honen irabazlea Coruñan bizi den irundar bat izan da, Mikel Bergara Etxeberria, «En el aire II (Marino)» obrarekin.
Guztira, 45 artelan jaso dira aurten, eta horietako batzuekin osatutako erakusketa ikusgai egongo da urriaren 9ra arte. Epaimahaiak, bileretan eztabaidatu ondoren, artista hauek saritzea erabaki du:
Lehen saria, 2.500 €-ko zuzkidurarekin, udal-bildumaren parte izatera pasatuko den obra batekin: Mikel Bergara Etxeberria, Coruñan bizi den irundarra, «En el aire II (Marino)» lanarengatik (29. zkia.)
Epaimahaiaren sari berezia, 500 €-ko zuzkidurarekin: José Aitor Etxeberria Egiguren, mendaroarra, «Morphosis III» lanarengatik (39. zkia.)
Artista gaztearen saria, 500 €-ko zuzkidurarekin: Maider Alonso Villagrán, irundarra, «Bidaia» lanarengatik (40. zkia.)
Finalistentzako diplomak
Aline Pederencine, Frantziako Biran herrikoa, «Baignade» lanarengatik (2. zkia.)
Kintxo Fernández de Ávila, irundarra, «Sin título» lanarengatik (19. zkia)
Jesús María Sáez de Vicuña Ochoa, gasteiztarra, «Gargantúa» lanarengatik (4. zkia.)
Juan José Altuna Akizu, hernaniarra, «Arantzanzun zu» lanarengatik (36. zkia.)
Juan José Aguirre Iturrioz, hendaiarra, «Vaianita en apuros» lanarengatik (5. zkia.)
Silvia Calzada Tarragona, Bartzelonakoa, «Hoy es jueves y mañana seguramente viernes» lanarengatik, (23. zkia.)
Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak irabazleak zoriondu ditu, eta, nabarmendu duenez, «lehiaketa honen 30 edizio baino gehiago egin ditugu dagoeneko. Horrek erakusten du konpromiso irmoa dugula kultura, eta kasu honetan pintura, sustatzen eta zabaltzen. Prestigio eta ospe handiko sariketa da ekimen hau, eta guztiz errotua dago. Hiriko artezaleek presente duten hitzordua, baita kanpotarrek ere: izan ere, Irundik kanpoko artista askok parte hartzen dute, eta bisitari asko jasotzen ditugu erakusketan urtero-urtero. Iaz bezala, albiste handia da, gainera, irabazleen artean artista irundarrak ikustea, tartean lehen sariaren irabazlea».
Epaimahaiko kideak honako hauek izan dira: Edorta Kortadi, Helena Elbusto, Xabier Arribas eta María José Aranzasti. Erakusketa bisitatzeko ordutegia Amaia KZko ohikoa izango da: Astearteetan 18:00etatik 21:00etara, igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara eta astelehenetan itxita.