Alde Zaharra-San Juan auzo elkartea San Ramón jaien antolaketan murgilduta dago

Alde Zaharra-San Juan auzo elkartea, Xantalen jaiak ospatu ostean, San Ramón Jaiak ospatzeko antolaketa lanetan murgilduta dago. Urtero moduan, San Ramón jaiak abuztuaren 31n ospatuko dira eta Irungo Kale Nagusian hainbat ekintza antolatuko dira egun osoan zehar.

Zehazki, hauek dira 2023ko abuztuaren 31ean jaien barnean egingo diren ekintzak:

  • 09:00: Diana
  • 11:00: Meza. Siervas de Jesus Kaperan
  • 11:45: Santuaren jaitsiera
  • 12:15: Atzokoak Abesbatzarren emanaldia
  • 12:30: Salda
  • 18:00 – 20:00: Musika-animazioa “Peña Poteo” Txarangarekin
  • 18:15 – 18:45: Espartina lehiaketan parte hartzeko izen-emateak, Pombar zapata-dendaren ondoan. Inskripzio-muga amaitu ondoren (50 + 80), izena emateko aukera itxi egiten da.
  • 18:30: Txokolatada
  • 19:00: Umeentzako Nazioarteko Espartina Jaurtiketa Lehiaketa (50 parte-hartzaile | 6 – 14 urte bitarte)
  • 19:30: Helduentzako Nazioarteko Espartina Jaurtiketa Lehiaketa (80 parte-hartzaile | 15 urtetik gora)
  • 20:15 – 23:55: DJ. Karrika Nagusiako Jaitsiera eta San Ramoni kantatzea

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude