Amaitu dira Harrobietako haurrentzako parkea berritzeko lanak

Amaitu dira Harrobietako haurrentzako parkea berritzeko lanak. 650 m2-ko eremu horretan beharrezkoa zen instalazioak berritzea, bai jolasei bai segurtasunezko zoruari dagokienez. Instalazioa dagoeneko irekita dago baina oraindik lan bat geratzen da egiteko: kautxuzko eremu instalatu berria konpondu behar da, obrak egin bitartean norbait bertan sartu eta hondatu baitzuen, obrekin zerikusirik ez duen gertakari batean.

Horrela, parkea goitik behera berritzeaz gainera, jolas berriak instalatu dira eta inguruko drainatze-sareak eta argiteria hobetu dira. Nabarmentzekoa da jolas inklusiboen eremu berria. Beste parke batzuetan lehenago egin direnen ildo beretik doa, eta helburua da jolasteko aukera eskaintzea haur guztiei, edozein direlarik ere haien gaitasunak, bai eta haurren arteko bizikidetza eta interakzioa sustatzea ere. Premisa horren arabera, kautxuzko lurzorua instalatu da erdialdean, eta adin eta gaitasun guztietako haurrentzako jolas-elementuak jarri dira bertan. Gainera, ipar-ekialdeko aldean kalistenian eta mahai-tenisean aritzeko kirol-espazio bat sortu da. Obren exekuzio-epea 4 hilekoa izan da, eta 195.476,27 €-ko aurrekontua izan dute. Enpresa esleipenduna Construcciones Echaide izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude