Artiako futbol-zelaiko berrikuntza lanak amaitu dira

Artiako futbol-zelaiak inoiz ez bezalako itxura du berrikuntza lanak amaitu ostean. Irundarrek jada zelai berrituaz gozatzeko aukera dute eta atzo José Antonio Santanok Artiako futbol-zelaian egindako entrenamendu batera hurbildu zen zelai berria ezagutzeko.       

Aurtengo otsailean, tokiko gobernu-batzordeak erabaki zuen Obras y Pavimentos Especiales SA enpresari esleitzea Artiako futbol-zelaiko soropil artifiziala berritzeko kontratua, 374.288,09 euroko zenbatekoaren truke (BEZ barne).  Aurreko agintaldian ekin zitzaion jarduketari, maiatzaren 15ean, eta hiru hilabeteren ondoren, Artiako futbol-zelaiak inoiz baino itxura hobea dauka orain.

«Artiako zelaiak horrelako jarduketa bat behar zuen hiriari zerbitzu on bat ematen jarraitzeko, batik bat bertan partidak eta entrenamenduak bertan egiten dituzten klubei dagokienez. Azken urteotan, mantentze- eta hobetze-lanak non egin behar ziren begiratzen egon gara, elementu berriak eta teknologia berriak txertatuta, lehenago Katean eta Galen egin genuen bezalaxe», nabarmendu du alkateak.

Honako lan hauek egin dira, besteak beste: soropil artifiziala berritu da, punta-puntako soropil sistema berri baten bidez; gainera, babeserako sare, ate eta aulki berriak instalatu dira. Amaitutako lan honen bidez bigarrenez berritu da mende laurdeneko historia duen futbol-zelai hau.

Hona hemen inbertsioaren xehetasun guztiak:

  • Babes-sareak, zelaiko altzariak eta soropil artifiziala kendu ziren.
  • Zelaiaren planimetria zuzendu da.
  • Zolata berri bat eraiki zen aulkien eremuan.
  • Soropil artifiziala berritu zen, oinarri elastikoko eta geodrenozko punta-puntako soropil sistema bat instalatuta.
  • Babeserako sare, ate eta aulki berriak jarri ziren.
  • Babes-elementuak instalatu ziren perimetroko horman.
  • Urak biltzeko saretak berritu ziren.
  • Ate-leihoetan babesgailuak jarri ziren.

Zelai berrituak

Artiako futbol-zelaia berrituta, soropil artifizialeko lau zelaietako hiruetan osatu da gainazala eraberritzeko lana azken lau urteotan. Izan ere, Kateako Ugalde zelaiak soropil berria estreinatu zuen 2020an, eta Galen ondoko zelaiak iaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude