Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, Gipuzkoako Energia Iraunkorraren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaian sartu dira, lurraldeko energia-politika bultzatzeko. Era berean, Garapen Agentziak hitzarmen bat sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin, tokiko alternatiba praktiko eta zehatzak garatzeko eta, horrela, Lurraldearen jasangarritasun energetikorantz aurrera egiteko, Klima Aldaketaren Gipuzkoako 2050 Estrategian ezarritako helburuen ildotik.
Miguel Angel Paéz Bidasoa bizirike-ko presidenteak adierazi duenez,” gure helburuetako bat energia aldetik jasangarria den eskualde baterantz aurrera egitea da, gure ongizatea bermatzeko funtsezko puntua baita. Gainera, bizi dugun errealitateak berriztagarrietan oinarritutako eredu baterantz ekintzak egitera bultzatzen gaitu, energia-hornidura arrazoizko prezioetan bermatuko dueña”.
Bestalde, Bidasoa bizirikeko presidenteorde Maria Serranok azpimarratu du “gure ongizatea energetikoki jasangarriak izatearen mende dagoela eta trantsizio energetikoa bizkortzeko beharra dugu, energia eskuratzeko prezio eskuragarriak eta baldintza sozialki bidezkoak bermatzeko, premia biziko ondasuna baita”.
Eraldaketa bultzatzeko hainbat jarduera
Bidasoa bizirk Irungo eta Hondarribiko udaletako Ingurumen eta Energia sailekin koordinatuko da, lau jarduera-eremu biltzen dituzten ekintzak gauzatzeko: eskualdeen arteko elkarrizketa energiaren arloan, udalekin koordinatuta; eskualdeko plangintza eta ekintza bultzatzea energiaren arloan; Eskualdeko Energia Mahaia dinamizatzea eta Gipuzkoako Energia Iraunkorraren eta Energia Pobreziaren Lurralde Mahaian integratzea. Era berean, aholkularitza-zerbitzu bat ezarriko da herritarrentzat eta enpresentzat energia aurrezteko eta eraginkortasunez jokatzeko.
Gipuzkoako 10 eskualdek sinatutako hitzarmena
Gipuzkoako jasangarritasun energetikoaren bultzada hori Ingurumeneko diputatuak eta Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Urola Kosta eta Bidasoako eskualdeek sinatutako hitzarmenaren bidez gauzatzen da. Horrela, dagoeneko hamar eskualde gipuzkoarrek garatuko dituzte eskualdeko energia-planak, ia lurraldeko udalerri guztiak hartzen dituen jarduera-eremuarekin, eta, garapen-agentzien eta mankomunitateen bidez, Energia Iraunkorraren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaian ordezkatuta daude.
Hitzarmen horren bidez, eskualdeak 100.000 euroko diru-laguntza jasoko du bi urtean, energia jasangarriarekin lotutako hainbat ekintza, plan eta proiektu gauzatzeko.