Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 23. edizioa deitu dute

Irungo Udaleko Kultura Arloak Oiasso Museoaren bitartez jakinarazi duenez, Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXIII. edizioko oinarriak onartu dira. Azaroaren 13tik 18ra bitartean egingo da, Irunen, eta, sariketako proiekzioak aurrez aurre ikusteko aukeraz gain, filmak online ikusteko aukera izango da berriro ere.

Zinemaldiak iragarri duenez, dagoeneko egin du filmak aurkezteko deialdia. Edozein nazionalitatetako pertsonek eta erakunde publiko edo pribatuek ekoitzitakBio genero guztietako dokumentu zinematografikoek parte hartu ahalko dute Zinemaldian (dokumentalek, erreportajeek, ikerlanek…), laburrak, ertainak edo luzeak izan; betiere, edukia arkeologiaren eta teknika arkeologikoen, etnoarkeologiaren, ondare arkeologikoaren eta kontserbazioaren esparrukoa bada.

Uztailaren 15ean bukatuko da lanak aurkezteko epea, eta, ondoren, dokumentalak aukeratuko dira.

Webgunean kontsultatu daitezke sariketako oinarriak, jaialdiaren webgunean kontsultatu daitezke.

Izena eman ere online egin daiteke, izena emateko orria eta filma ficab.oiasso@irun.org helbidera bidalita.

Gainera, Festhome online bidez eman daiteke izena.

Informazioa behar dutenak Oiasso Museoarekin harremanetan jar daitezke, Museoaren egoitzan bertan (Eskoleta karrikako 1 zenbakian) edo ficab.oiasso@irun.org helbidera idatzita edo 943639353 telefono zenbakira deituta.

Sari hauek banatuko dira XXIII. edizioan:

– Zinemaldiko sari nagusia: 2.000 €

– Ikusleen sari berezia: 1.000 €

– Hezkuntza Saileko saria: 750 €

– Dibulgazio zientifikoko Arkeolan saria: sari ekonomikorik ez

Sail ofizialeko epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduan prestigioa duten profesionalek osatuko dute, eta sariak banatzeko ekitaldian jakinaraziko du epaia, Zinemaldiko amaiera ekitaldian.

Hezkuntza Sailean, Zinemaldiko kideek osatutako epaimahai batek lan pedagogikorik onena sarituko du, eta Zinemaldiari amaiera emateko ekitaldian jakinaraziko du epaia.

Arkeolan Fundazioak emango duen saria Fundazioko kide diren adituek baloratuko dute, eta ikusleen sari berezia, berriz, ikus-entzuleek film bakoitzaren proiekzioaren ondoren jarriko diren hautestontzien bidez ematen dituzten botoen arabera emango da.

Ilusio handiz hasi dira Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren edizio berria antolatzen, zinema aretoetan zein online formatuan kalitate aldetik eta ikus-entzuleen kopuruaren aldetik gora egin nahian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude