«Munduari bira» programaren hirugarren blokean izena emateko epea irekiko da bihar ostirala, urtarrilak 31. Tailerrak otsailaren 8an eta 15ean eta martxoaren 8an eta 15ean egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, Lapitzeko haurtxokoan (Deskarga kalea, 17).
Izena emateko epea otsailaren 5era arte luzatuko da, eta Europa ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, tulipanekin eskulanak eginez, dragoi isatsaren jokoa edota italiar errezeta bat Arancini arrozaren bolatxoekin. Azkenik, Inauteriak gertu daudela, Europa ezagutzeaz amaituko da Veneziako Inauterietako festibalarekin.
«Munduari Bira» programa
GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, «Munduari Bira» adierazpide kultural eta sozialen aniztasuna ezagutzeko programa bat da, lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua. Dibertsitatea eta kultura-aniztasuna lantzen dira, eta askotariko alorretako gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen du, ohi ez bezalako jarduerekin eta modu dibertigarrian. Horrela, zenbait balio lantzen dira zeharka, hala nola lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua.
Tailerrak doakoak dira, eta hiriko haurtxokoetan egingo dira, kultura-aniztasuna, elkarrekiko ezagutza eta errespetua lantzeko, beste balio batzuen artean. Saio guztiak larunbat goizetan dira. Jarduerak parte-hartzaileen adinaren eta haurtxoko bakoitzaren ezaugarrien eta kokalekuaren arabera egokitzen dira.
Hurrengo blokeak
Urtearen lehen erdian, beste bi bloke egingo dira. Ikasturteko laugarrena Asia izango da, 2025eko martxoan eta apirilean landuko dena Kateako haurtxokoan. Bosgarren blokean berriz, Ozeania landuko da, 2025eko maiatza eta ekaina artean, El Rancho haurtxokoan, San Miguelen.



