Bioterrak data berriak iragarri ditu

Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko Azokaren 17. edizioa urriaren 16, 17 eta 18an egingo da, Ficoban (Irun).

COVID-19ren ondoriozko egungo osasun-krisia eta zuhurtasun- eta erantzukizun-irizpideak direla eta, ekainaren 5ean, 6an eta 7an ospatzekoa zen azoka ekologikoen estatuko egutegiaren erreferentziako hitzordu hori dataz aldatzea erabaki da.

Bioterraren data berrien ondorioz, azokaren merkaturatze-datak ere zabaldu egin dira.

Bioterra sektoreko azoka nagusietako bat da. 16 urteko ibilbidean 155.000 bisitari baino gehiago erakarri ditu. 2019ko edizioan, ekainaren 7tik 9ra bitartean Ficoban egin zena, 12.462 pertsona hurbildu ziren Gipuzkoako azoka-esparrura 160 erakusleren eskaintza ezagutzeko eta azokako hiru egunetan egin ziren 70 jardueretan parte hartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude