Bisita gidatuak antolatu dira Endarako urtegira eta Elordiko araztegira Uraren Munduko Eguna dela eta

Martxoaren 22an ospatzen den Uraren Munduko Eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuak Endarako urtegia eta Elordiko edateko uren araztegia ezagutzeko bisita antolatu du. Bisita gidatua martxoaren 24an, igandean, egingo da eta bertan parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango da.

Ahalik eta herritar gehienek txangoetan parte hartzeko aukera izan dezaten, bi txanda antolatu dira. A taldeak Elordiko Edateko Uraren Tratamendurako Estazioan (EUTE) hasiko du bisita, bertatik bertara ezagutzeko nola bermatzen den kalitatezko uraren hornidura Irun eta Hondarribian. Ondoren, San Anton urtegira joango da taldea, ura edateko makinara garraiatzeko erabiltzen den sistema ezagutzeko. B taldeak alderantzizko ordenan egingo du ibilbidea, Endarako urtegitik abiatuta.

Bisita doakoa izango da eta bost orduko iraupena izango du gutxi gorabehera, garraio denborak barne. Lehendabiziko txandako ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da, eta bigarrena 9:50etik 14:40ra. Bisita gidatuan izena emateko, txinzer.eus webgunean dagoen inprimakia bete beharko du parte hartzeko interesa duenak. Inprimakian bertan bisitaren txanda nahiz autobus geltokia aukeratu beharko da.

Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira. Txingudiko Zerbitzuak doako autobus zerbitzua jarriko du parte-hartzaileentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude