Eneko Redondok “Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara” lana aurkeztuko du ostegun honetan

Amaia KZko hitzaldi-aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik), apirilaren 15ean, 19:30etik aurrera, “Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara” euskarazko ikus-entzunezkoa emango dute, Eneko Redondo egileak berak aurkeztuta. “Zure abenturaren bila” zikloaren barruan egingo da jarduera. Jakina, kasu horietarako ezarritako segurtasun-neurriak beteko dira, hala nola edukiera murriztua izango da distantziak errespetatzeko, maskara nahitaez erabili beharko da, etab.

Sarrera doakoa izango da, baina sarreran gonbidapena aurkeztea beharrezkoa izango da. Gonbidapenak emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago banatuko dira. Emanaldiak 50 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera eta euskaraz egingo da.

Sinopsis
“Udazkeneko kolorez gorritutako basoek bide bakartietan barrena murgiltzera bultzatzen naute, haize bolada indartsu batek bezala. Askatasuna eta bizia puri-purian sentitzeko behar dudan guztia altxor izkutuz beteriko bideak deskubritzean dago, betiere nire pedalen erritmora. Gure azpian dagoen lurra zapaltzean dagoen abenturaz ari natzaizue. 1800 kilometroko ibilbidea, Sevillatik Gernika-Lumora . Bizikletazbidaiatzea maite dugunontzat eskura dagoen esperientzia ahaztezina”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude