Erraztasunak osasun arloko langileentzat

Bidasoa Institutuak aparkalekua erabilgarri utzi du egunotan Irun Erdialdeko anbulatoriora egunero joaten diren profesionalek bakarrik erabiltzeko. Udaltzaingoak lagundu egiten du eguneko ordutegian barrutia irekitzen, kontrolatzen eta ixten

Aste hauetan hiriko anbulatorioan (Irun Erdialdea) lan egiten duten osasun-langileen joan-etorria errazteko asmoz, joan den ostiraletik Bidasoa Institutuaren aparkalekua prestatu da hirian, profesional horiek bakarrik erabil dezaten.

Neurri horrek Bidasoako ESIak (Osakidetza) zuen behar bat jasotzen du, eta Irungo Udala harekin koordinazioan ari da osasun-krisi hau hasi zenetik. Inguruetan hainbat aukera aztertu ondoren, Bidasoa Institutuaren kokapen egokiari esker aukeratu zuten aparkaleku hori. Osasun-zentrotik 350 metrora dago aparkaleku hori, eta langile guztiek auzoan aparkatzea bermatzen du. Horrela, guztiz konpentsatzen du hiriko inguru horretako aparkalekuetan gerta daitekeen errotazio txikia, TAO etenda dagoelako.

Udaltzaingoak 7:00etatik 21:00etara erabilgarri dagoen aparkalekua irekitzen eta ixten laguntzen du. Halaber, egunero kontrolak egiten ditu, Osakidetzaren identifikazioa daramaten ibilgailuek soilik erabil dezaten bermatzeko.
Era berean, krisi honen ondorioz aste hauetan indartu den osasun-langileen etxeko laguntza errazteko, erabiltzaileen etxeetara bisitak egiten dituzten profesionalak zamalanetarako guneetan aparka daitezke.

Irungo Udalak eskertzen eta balioesten du osasun-arloko langile guztien lan izugarria, bai Irungo anbulatorioetan eta Eskualdeko Ospitalean, bai gainerako osasunzentroetan; eta eskerrak ematen dizkio Bidasoa Institutuari bere aparkalekuaren gaikuntza praktikan jartzean emandako laguntzagatik, neurri horren helburua oinarrizko zerbitzu horren lana erraztea baita herritarrentzat.

COVID-19ren krisialdian hiriaren gaurkotasunari buruzko informazio gehiago udal webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude