Etxeko Arreta Zerbitzua hobetzeko zonifikazio-eredu batekin lan egingo da hemendik aurrera

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloa Etxeko Arreta Zerbitzuko (EAZ) erabiltzaileekin harremanetan jarri da, zerbitzua eskaintzeko moduan eginiko aldaketa baten berri emateko. EAZ hobetzeko berritasun bat txertatu da: zonifikazio-eredu bat martxan jarri da, hain zuzen.

David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak hobekuntza horren balorazio positiboa egin du. Haren hitzetan, «espero dugu hobekuntza hauei eskera Etxeko Arreta Zerbitzua optimizatzea, erabiltzaileek jasotzen duten arreta hobetzea eta zerbitzua emateaz arduratzen diren profesionalen lan-baldintzek ere onera egitea».

Zonifikazio-eredua beste herrialde batzuetako antzeko zerbitzuetan erabiltzen da, eta haren muina da Irun hainbat eremutan banatzea eta horietako bakoitzean autonomiaz eta antolatzeko askatasunez jarduten duten laguntzaileen lantaldeak osatzea. Lantalde bakoitza eremu jakin batean arituko da, eta horrela erabiltzaile bakoitzak laguntzaile lantalde oso bat izango du prest bere beharrei erantzuteko.

Eguneroko lanerako, erreferentziako titular bat izango da arretaren buru, eta gainerako laguntzaileek gerta daitezkeen kontingentziei erantzungo diete. Erabiltzaileak lantalde guztia ezagutuko du zerbitzua hasten denetik. Horrela, laguntzailea aldatu behar bada, ahalik eta eragin txikiena izango du. Horrela, Etxeko Arreta Zerbitzuan laguntzailea ahalik eta gutxien aldatzea da helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude