Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko da otsailaren 23an Irunen

Otsailaren 23an, igandean, XVI. Euskal Herriko Mus Txapelketaren herriko kanporaketa jokatuko da Irunen. Txapelketa Behobiako Chez Sergio tabernan egingo da, 16:30ean da. Bikotearen izen emateak 20 euroko prezioa izango du.

Txapelketaren lehen fasea herriz herri jokatuko da, martxoaren 2ra arte. Lurradeko finalak martxoaren 22an jokatuko dira 7 lurraldeetan.

Sariak

Txapelketa honetan50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Hauek dira sari garrantzitsuenak:

  • Txapeldunak: Txapela, garaikurra, 3.000€ eta Karivera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
  • Txapeldunordeak:Garaikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat Karivera bidaia.
  • 3. Bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
  • 4. Bikote sailkatua 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5.etik 8.era Sailkaturiko bikoteentzat 250€
  • 9.etik 16.era Sailkaturiko bikoteentzat 100€
  • Herrialdeko finaletan: Txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat: kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

Txapelketaren zergatia

Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus txapelketa ezberdinak antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin zioten eta Bide horretan sortu zen Euskal Herriko Mus Federazioa. Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindi, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dute beren jarduna, aldi berean nazio kontzientzia indartuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude