Aurtengo topaketan Exprogrowek jatorrizko data berreskuratu da: irailaren 9an eta 10ean egingo da Ficoba erakustazokan. Expogrow azokaren azken edizioa 2019ko apirilean egin zen, eta 2020an atsedenaldia egitea erabaki zen eta ondoren etorri zen pandemiarengatik Expogrowek 2 urte baino gehiago daramatza geldirik.
Bueltan dira negozioak, B2B harremanak, eztabaida, berrikuntza, dibertsioa eta musika 2022. urte honetan, oraingoan ere, beti bezala, Expogrowren eskutik. Guretzat, urte berezia da hau, Expogrowren 9. edizio honetan 10 urte beteko baititugu 2012an abian jarri zen azoka hau zuzentzen. Azken zortzi edizioetan, Irungo Expogrow indarrez errotu da «Kalamuari buruzko azoka bat baino askoz gehiago» bihurtu arte, eta aurten are urrunago joan nahi dugu.
Aretoan bi une nagusi izango ditugu aurten:
EXPOGROW PRO: Expogrowren 9. edizioak azokaren eredua irauliko du, irailaren 8ko (osteguna) arratsalde guztia profesionalen arteko B2B topaketarako izango da eta. Europa mailako kalamuari buruzko azoken artean, gureak egiten du apusturik handiena saretzea, merkataritza-harremanak eta negozioen lorpena sustatzeko kalamuaren industriaren enpresen artean. Saioa 16:00etan hasiko da.
EXPOGROW FUN: OSTIRALA 9 + LARUNBATA 10 (profesionalak eta publikoa. Azoka, erakusketak, foro politikoa, musika-jaialdia, kalamu-kopa eta askotariko jarduerak).
ORDUTEGIAK
Irailak 9, ostirala
EXPOGROW FUN
(profesionalak eta publikoa)
11:00h. – 20:00h. BARNEALDEA (PABILOIAK)
11:00h. – 20:00h. KANPOALDEA
12:30h. – 14:00h. KALAMUAREN INDUSTRIAREN GREMIOA (HITZALDIA)
18:00h. – 20:00h. 1. FOROA/MAHAIA
Irailak 10, larunbata
EXPOGROW FUN
(profesionalak eta publikoa)
11:00h. – 20:00h. BARNEALDEA (PABILOIAK)
11:00h. – 20:00h. KANPOALDEA
12:00h. – 14:00h. 2. FOROA/MAHAIA
18:00h. – 19:30h. ‘LUZ VERDE A LA LIBERTAD’ LIBURUAREN AURKEZPENA
19:30h. – 04:00h. EXPOGROW MUSIKA-JAIALDIA
19:30h. – 21:30h. FRENCH TOUCH SQUAD
21:40h. – 22:30h. EXPOGROW DASTAKETAKO IX. KOPAREN SARI-BANAKETA-KAFEA
22:45h. – 00:15h. ANTHONY B
01:00h. – 02:30h. ISEO & DODOSOUND
FORO POLITIKOA
Expogrow ez da besteak bezalako azoka bat, non jendea produktuak saltzera eta erostera baino ez den joaten. Ficobara datozenek harremanak, ezagutzak eta espiritu kritikoa landu nahi dituzte. Foroa izan da, betidanik, kalamuari buruzko gure hitzorduaren oinarrietako bat. «Luz Verde» alderdi kannabikoa arduratuko da antolakuntzaz aurten.
Herrialdeko politikari garrantzitsu batzuk etorriko dira eztabaidatzeko, eta mahai gainean jarriko dira Espainiako kalamu-kontsumoari zuzenean eragiten dioten legegintzako zenbait gai.
Foroko gonbidatuak
Irailak 9, ostirala – 18:00h – 1. mahaia: Kalamuaren medikuntzako erabilera arautzeko Espainiako lege-proposamena. Oso lege zorrotza, aurrerabidea edo atzerapausoa?
Carola Pérez
OECMko presidentea (Medikuntzako Kalamuaren Espainiako Behatokia)
Koldo Martínez
Medikua eta Geroa Baiko senataria (sozialberdeak)
Marta Rosique
ERCren ordezkaria Espainiako Diputatuen Kongresuan
Noemí Sánchez
OECCCko presidentea (Kalamuaren Kontsumo eta Laborantzaren Europako Behatokia)
Mariano García de Palau
Medikuntzako Kalamuaren Espainiako Behatokia
Carles Mulet
Compromís alderdiko senataria
Irailak 9, ostirala – 12:30 – KALAMUAREN INDUSTRIAREN GREMIOA
Industria eraldaketa-ardatz gisa, atzo, gaur eta bihar
Kalamuaren Industriaren Gremioa (GIC)
GIC sortzeko arrazoia pairatzen ditugun eraso eta estigmatizazioak elkarrekin gainditzea da, banaka ezin baitiegu aurre egin. Hamabost urte baino gehiago joan direnean, gremioak eboluzio hau egin du, guztiz beharrezkoa eta askok eskatutakoa, batasuna indartzeko eta ahaleginak egiteko eraldaketaren eragile gisa. Horrela, eragile politikoekin hitz egingo dugu eta aurre egingo diegu. Izan ere, badirudi bat-batean presa sartu zaiela sektorea arautzeko, eta hor egon behar dugu geure iritzia emateko, geure eskubideak erreklamatzeko eta orain arte egin den lan guztiaren balioa aitortzeko.
Irailak 10, larunbata – 12:00 – 2. mahaia: helduen kalamuaren erabilera guztiz arautzeko lege bat. Posible izango al da legealdi honetan onartzea?
Lucía Muñoz Dalda
Unidas Podemos alderdiko diputatua Espainiako Diputatuen Kongresuan.
Jorge Moruno
Más Madrid alderdiko diputatua Madrilgo Asanbladan
Mariella Dimech
Erregulazioaren Agintaritzaren zuzendaria Maltan (gaia arautuko duen Europar Batasuneko lehen herrialdea).
Bernardo Soriano
Unidas Podemosek Kongresuan aurkeztutako 420 Legearen idazlea.
Fermin Les
PCLVren presidentea
Ainhoa Beola
EH Bilduren politika instituzionaleko arduraduna
Irailak 10, larunbata – 18:00 – «Luz Verde a la Libertad» liburuaren aurkezpena.
Albert Tió eta Víctor Segués aktibistek idatziko lehen liburua (kartzela-zigorra betetzen ari dira, presondegiko arduradunen baimenarekin datoz Expogrowra). Kartzelatik bi ahotsetan idatzitako kronika honek amets hobe baten sorrera kontatzen du, askatasun-oihu baten inspirazio gisa. Liburuaren egileak, komunikabideen bidez jakin zen moduan, 5 urteko kartzela-zigorra jaso zuten, kalamuaren kontsumoa legeztatu eta arautzearen aldeko borrokan izandako inplikazioa zigortzeko errepresalia politiko moduan.
LUZ VERDE A LA LIBERTAD bi idazleek Lledonerseko espetxeko egonaldian idatzi dituzten egunerokoek osatzen dute. Bost urteko espetxe-zigorra jaso zuten, kalamuaren erregulazioaren alde eta droga-trafikoaren kontra erakutsitako konpromisoagatik. «Askatasunaren aldeko aldarri bat da. Bai eta kausa honen alde borrokan ari diren aktibista eta babesle guztientzako adibide bat».
JARDUERAK
MONKEY DUB CORNER
Expogrowren edizio honetan, Monkeyren Dub Cornerra handitu egingo da. Espazio zabalagoa izango du, kanpoaldean instalatuko den karpa estali batean Gainera, Monkey Energy Drink berria ezagutu ahalko duzue bertan. Azokaren bi egunetan, One More kolektiboak jarriko duen soundsystem-arekin gozatu ahalko dugu. 11:00etatik 20:00etara, etenik gabeko musika-eskaintza bat ekarriko dute, kultura jamaikarra eta soundsystemari lotuta. Ostiralean, One More Crew-ek girotuko du ingurua, Natx Steppa eta Psygroorekin batera. Larunbatean, Frontline Steppas eta Equal Brothers ere izango dira gurekin.
Irailak 9 eta 10, ostirala eta larunbata – 11:00-20:00
EXTREM-JUMP by Biobizz
Musika eta Jarduera Karpako lagunek eta babesleek sentsazio bikain bat bizitzeko aukera dakarkigute: plataforma puzgarri erraldoi batetik hutsera salto egiteko esperientzia.