Ibilbide seguruak eta harrera duina eskatzeko kontzentrazioa egingo da igande eguerdian

Laugarren urtez jarraian, FIVASCO, Eskubidedun Migratzaileak eta Korapilatuz elkarretaratzea deitu dute. Hitzordua igande honetan, azaroaren 23an, izango da, Irungo Skate Park-en, Santiagoko Nazioarteko Zubitik gertu. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egingo dute.

Aurreko urteetan bezala, pertsonen aldeko oroimen ekitaldi bat izango da, etorkizun hobe baterako bidaian dabiltzanen alde eta bidean hildakoak gogoratzeko. Aurtengo leloa “Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez” da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude