Irungo Katea auzotik Olaberria auzora doan GI-3452 errepidean zuhaitzen inausketa lanak egingo dira. Zehazki, 5+630 eta 6+735KPen artean lan egingo da, dauden zuhaitzen egoera dela eta. Lanak behar bezala egiteko, galtzada erabat moztuko da bi noranzkoetan, eta guztiz itxiko da zirkulaziorako lanek eragiten dioten zatia.
Lanak sei egunetan egingo dira; beraz, errepidea 8:00etatik 17:00etara itxiko da, otsailaren 10, 11, 12, 13, 14 eta 15ean. Obrak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.
Ordu horietan, ibilgailu arinak GI-3452 errepidetik desbidera daitezke Katea auzotik edo Estebenea tabernatik Santa Elena ermitaraino doan errepidetik, Irungo erdigunera iristeko. Bestalde, ibilgailu astunak ezin izango dira errepide zati horretara sartu ezarritako itxiera ordutegian.



