Ostegun honetan, hilak 19, ‘Zure abenturaren bila’ programaren saio berri bat egingo da. Kasu honetan, Ana Zamorano izango da bidaiaria, ‘Himalaya indio en bicicleta’ izenburuarekin. Hitzordua 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahal izango dira.
Saioa euskaraz izango da, eta Asiako eskualdean bizikletaz egindako esperientziaren berri emateko helburuarekin proiektatuko da ikus-entzunezkoa, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin Irungo Udaleko Kultura zerbitzuaren eskutik.
‘Himalaya indio en bicicleta’
Indiako iparraldeko Ladakh eskualdeko bi haran urrunetatik gurpildun abentura baten istorioa da hau. Glaziarrak, mendiak, bi erlijio, kultura ezberdinak eta topaketa handiak. Ikusizko eta ahozko ibilaldia Asiako eskualde benetakoenetako batetik.
Zure abenturaren bila
Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.



