CBAk jakinarazi du berriz hasiko direla aste honetatik aurrera ipuin-kontalarien saioak, zine frantsesaren emanaldiak eta Bechdel zikloa. Ekimen horietarako, indarrean dagoen araudiaren arabera mugatuta izango da tokia.
Horregatik, sarrera dohainik izango da, baina gonbitak beharko dira sartzeko. Jardueraren bezperatik aurrea eskuratu ahal izango dira gonbit horiek CBAko mostradorean. Gehienez ere, bi gonbidapen emango dira pertsona bakoitzeko, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.
Hona hurrengo jarduerak:
HAURRENTZAKO IPUIN-KONTALARIA
Adina: 4 – 7
Euskara
Urriaren 7an, asteazkenean, 17:30ean.
BECHDEL ZINEMA ZIKLOA:
“Retrato de una mujer en llamas”, Céline Sciamma-rena, Frantzia. 2019; 120 min.
Urriaren 9an, ostiralean, 18:30ean.