
IRUDEK Bidasoa Irunek denboraldi-aurreko prestaketa-lanekin jarraitzen du eta bihar bigarren azterketa izango du Lurraldea Gara Nazioarteko Eskubaloi Txapelketaren lehen edizioan. Norgehiagoka Angleteko Salle Saint-Jean kiroldegian jokatuko da, 18:30etik aurrera, Pau Billère Handball talde frantziarraren aurka.
Álex Mozas Bidasoako entrenatzaileak oso positiboki baloratu du taldeak lehen partidan egindako lana, batez ere defentsan erakutsitako maila altuagatik. Teknikari madrildarraren esanetan, fitxaketa berriak oso ondo ari dira taldeari egokitzen eta lehendik zeuden jokalariak aurrerapausoa ematen ari dira. Horrez gain, Mozasek txapelketa hau Frantzian jokatzeak duen garrantzia azpimarratu du, kirol mailatik haratago klubaren ikus-eremua zabaltzeko eta Liga zein Europako partidetarako zale frantziar berriak erakarri ahal izateko.
Bestalde, Álex Raix jokalari frantziarra ere oso gogotsu eta ilusioz agertu da bere herrialdean jokatzeagatik. Raixek nabarmendu du aurten erantzukizun handiagoa izango duela lehen taldean, eta aukera hau aprobetxatu nahi duela bai defentsan zein erasoan taldeari nahiz teknikoei ahalik eta ekarpen handiena egiteko.



