Irunek 4 kartel berri ditu hirira ongietorria emateko, bertako artisten sinadurarekin

Irungo sarreretako biribilguneetan hirira datozen bisitariei ongietorria emateko 4 kartel berri ipini dira. Karte bakoitzak ordea, izaera desberdina du, lau artista bidasotarrengatik sortuak izan baitira: Ainhoa Gordo, Maialen Arocena, Nerea Bermejo eta Mai Egurza. Gaur goizean Ficobako biribilgunearen inguruan emandako prentsaurrekoan Irungo alkate Cristina Laborda eta  Lehen Alkateorde Nuria Alzaga bertan izan dira.

Ongietorri kartelek bi helburu dituzte: batetik, hirira datozenei ongietorri eta harrera ezin hobea egitea, hiriaren erakargarri guztiak erakutsita, sanmartzialak, Oiasso Museoa eta Bidasoa ertzeko paseoak barne, eta, horrela, haiek hiria eta ingurua bete-betean gozatzera gonbidatuta.

Bestetik, hiriko kulturaren eta artisten balioa erakustea, hirian toki pribilegiatua emanda. Alkateak azaldu duenez, Irunek kulturaren alde egiten du, eta horregatik eman nahi genion merezi duen tokia. “Irunera datozenei ongietorria egitea erronka eta ardura da, eta ingurukoen arteaz fidatu gara irundarrei beraiei eta bisitariei harrera egiteko”, adierazi du Labordak.

Alkateak erantsi duenez, “izugarri harro nago Irunez, eta etortzen diren guztiek berekin ahalik eta oroitzapen onena eramatea nahi dut. Horregatik, Cristina Labordak azaldu du hirira datozenei ongietorria egiteko kartel berriek hiriaren erakargarri guztiak nabarmentzen dituztela, eta, dudarik gabe, ikusten dituztenak bereganatuko dituztela.  

Artista bidasotar batzuekin elkarlanean aurrera eraman da ekimena. Horrela, Ainhoa Gordok, Maialen Arocenak, Nerea Bermejo Bermi-k eta Mai Egurzak hiria hauteman, bizi eta sentitzen duten modua erakutsi dute kartel banatan.

Irudietan, Irun “mundura begira” bizi den hiri gisa islatu nahi izan dute, “jende alaia” duena ezaugarritzat eta ondare historiko, kultural eta natural aberatsa ere baduena, “hiriaren bereizgarria”. Ildo horretatik, alkateak azpimarratu duenez, panel berriak hiria irudikatzeko bide “irudimentsu eta original bat” dira, eta, gainera, hiriaren marka sendotzen eta haren posizionamendua hobetzen laguntzen dute, Irun bertako eta ingurukoentzat zein bisitarientzat destino turistiko erakargarria dela adierazten baitute”.

Panel berriak hiriko sarreretako biribilguneetan kokatuko dira, Mendelun (Ainhoa Gordo), Katean (Miss Bermi), Santiago zubian (Mai Egurza) eta Behobian (Maialen Arocena), eta, Jenaro Etxeandia plazan hirira datozenei ongietorria egiteko instalatu berri den eskulturarekin batera, hiria sustatzeko nortasun elementuak izango dira.

Artistak

Mai Egurza, Ainhoa Gordo, Maialen Arocena eta Nerea Bermejo artista bidasotarrek hondo, forma eta koloreen bitartez sortu dituzten piezek hiriaren muina laburbiltzen dute, eta ikusten dituzten guztiak Irun (bir)deskubritzera gonbidatzen dituzte.

Mai Egurza (Irun, 1986)

Marrazteko zaletasunak Gasteizen Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola Publikoan Ilustrazioa ikastera bultzatu zuen, eta, gero, Bartzelonan Joso Eskolan ikastera. Bereziki, liburu eta komikietarako irudiak egin ditu.

Nerea Bermejo (Irun, 1984)

Arkitekturan trebatua eta artean aritua, ilustrazio arkitektonikoan espezializatu da, eta Londresen eta Irunen lan egin du: panel informatibo eta hezitzaileak eta muralak sortu ditu hiri horietarako, hala nola Irungo eguberrietako azken kanpaina. Era berean, haurrentzako liburuak diseinatu eta ilustratu ditu.

Ainhoa Gordo (Irun, 1992)

Betidanik, argi izan du diseinuaren eta kaligrafiaren esparruan lan egingo zuela, eta ez zebilen oker. Sorkuntza eta Diseinua ikasi zuen, eta Tipografian espezializatu, eta, horrela, bere negozio propioa sortu zuen: AG Caligrafía. Gaur egun, paper lanetan eta dekorazioaren esparruan aritzen da.

Maialen Arocena (Irun, 1990)

Lana ez du “ofizio hutsa, bere bizitzaren parte handi bat” baizik. Txikitatik, grafitiak, do-it-yourself kulturak eta hip-hopak erakarrita, arte ikasketak egin zituen, eta, gaur egun, artista bisuala da, ilustrazioan eta muralgintzan espezializatua; horren adierazgarri, 2021ean, izenburuko murala sortu zuen Udalarentzat, Ribera azokaren barruan. Lan pertsonalaz gain, hezitzaile lanetan ere jarduten du, askotariko arte tailerrak ematen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude