Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, Irunek badu 2025eko Inauterietako kartel irabazlea. Aukeratutako lana “Arte en Carnaval” Silvia González Díez irundarrarena izan da eta 600 euroko saria irabazi du. Gainera, Puntu kardinalak kartelaren egile Unai Busquet San Salvador del Valle 200 euroko accesita jaso du.
Epaimahaiak asteazkenean aukeratu zituen sari nagusiaren eta accesitaren irabazleak, 19:00etan. Irungo inauterietan parte hartuko duten konpartsetako ordezkari banak osatu dute epaimahaia, eta, aurten, honako hauek dira parte hartzaileak: Pauso-K Dance S.L., Asociación de Danza Ainhoa, Aurreratu Elkartea, Escuela de Bailes Carlos Zapirain, AMPA El Pilar, Asociación Juvenil Gazte-Landetxa, Trikuharri Elkarte Soziokulturala, Jazzarte Dance Studio, AMPA San Juan Arri GE – La Salle San Marcial, Mydance Studio, Asociación Santiagoko Deabruak y AMPA San Vicente de Paul GE – CPEIPS SAN Vicente de Paul HLBHIPS.
Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 26tik 2025eko urtarrilaren 19ra artekoa izan zen. Guztira, 22 kartel jaso ziren, baina hiru deskalifikatu egin ziren, eskakizunak ez betetzeagatik.
Inauterietako kartelen erakusketa
Otsailaren 18tik martxoaren 4ra, aurkeztutako lanak AMAIA KZko erakusketa gelan ikusgai egongo dira, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.



