Irungo Udalak erabat gaitzetsi du HAZeko langile baten aurka izandako erasoa

Irungo Udalak, Bozeramaileen Batzarraren bidez, irmo gaitzetsi du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko (HAZ) langile batek bere lantokian jasandako erasoa. Indarkeria-ekintza honen ondorioz, langileak zauriak jasan ditu eta laguntza medikoa behar izan du. Udalak bere babes zein elkartasun osoa helarazi nahi izan dio langileari, eta lehenbailehen berreskuratzea opatu dio.

Erakundearen ustez, guztiz onartezina da herritarren zerbitzura jarduten duten udal-langileen aurkako edozein eraso edo indarkeria-ekintza. Hori dela eta, Udalak berriro azpimarratu du bere langile guztien segurtasuna zein babesa bermatzeko konpromiso sendoa. Amaitzeko, errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jarrera eskatu du, zerbitzu publikoen eta herritarren arteko harreman egokia bermatzeko funtsezko balioak baitira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude