Bidasoa KEak Alberto Diaz eta Gorka Nieto jokalarien osasun partearen berri eman du gaur. Alberto Domingo Aurreko Lotailu Gurutzatua hautsi du eta ebakuntzaren esperoan dago. Gorka Nieto berriz, ezker sorbaldako luxazioa du.
Alberto Diaz jokalariak eskuin belaunean bihurritu bat izan zuen joan den ostiraleko partidan (Bidasoa-Anaitasuna). Azterketa fisikoa eta proba osagarriak egin ondoren, Aurreko Lotailu Gurutzatuaren haustura bat baieztatu da, hori dela eta ebakuntza egin beharko diote datorren astean. Hau sendatzeko zenbait hilabete beharko dituen lesio bat da.
Gorka Nieto jokalariak ezker sorbaldako luxazioa izan zuen, kolpe baten ondorioz, joan den larunbateko partidan (Bidasoa-Logroño). Diagnostiko probak eginda eta hainbat espezialistarekin kontsultatu ondoren, tratamendu kontserbadorea aukeratu da. Eboluzioak jarduerara itzultzeko epeak zehaztuko ditu.
Akordioa Theodoros Boskos jokalariarekin
Bidasoa Kirol Klubak eta Theodoros Boskos jokalariak (Grezia, 2001/07/04) akordioa lortu dute, ezker hegalekoak Bidasoa jokatuko duelarikn hurrengo 2024-25 denboraldian. Theodoros Boskos Nazioarteko jokalaria da Greziako selekzioarekin, lehen lerroa, 191 zentimetro neurtu eta 94 kilo pisatzen dituena, doan iritsiko da AX Puente Geniletik. 2023-24 denboraldian AX Puente Genilen goleatzailerik onena izan da, 29 partidatan 130 gol sartuz (4,5 gol partidako).
CD Bidasoako Kirol Zuzendariak, Julen Aginagaldek, Theodoros Boskosen fitxaketa horrelabaloratu du: “Defentsa zein erasoan lagundu dezakeen jokalaria da, jaurtiketa maila altua duena. Aurreko denboraldian Leongo Ademarren eta azken hontan Puente Genilen bi aldeetan aportatu duen jokalaria da”. Aginagaldek adierazi du Boskos “Tito Diazen bajarekin, asko lagunduko digun jokalaria izango da eta oso pozik gaude Irunera ekartzeagatik.”



